Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / Tristura harrapatu ninduen atzo

Tristura harrapatu ninduen atzo

Jose Luis Irigoien 2017/01/22 12:55

 

Portalea 20 urte

Tristurak harrapatu ninduen atzo.

Mezenas mailan Argazki Sari Nazionala (CEF) lortu zuen hiri batean hau gertatu zen atzo.

Bere Kultur Etxearen 20. urtemuga ospatzeko erakusketa bat ireki zuten atzo. Horretarako Kultur etxe horietan erakusketa bat egin izan zuten 60 artistei bideratu zieten eskaera bat bere lan batekin parte hartzeko erakusketan, eta 53 artistek baietz esan zieten. Eta 60 artisten artean bai margolariak, bai eskultoeak, zeramistak, bideoegileak, grabadoreak eta teknika mistoko erabilzen dutenek ere bazeunden baina argazkilari bat ere ez.

Esan behar da azken 20 urte horietan 50  argazki erakusketa baino gehiago izan direla Kultur Etxe horietan eta beraien arten Estatu mailan argazkilari honenetariko batzuk bai euskaldunak, bai espainolak erakutsi dituzten bere arte lanak..

Izugarria iruditzen zitzaidan eta horrexegatik hasi nintzen miatzen jakitzeko zer arrazoi zeuden horretarako eta honako hau esan zidaten:

Bakarrik artista plastikoei zuzenduta zela deialdia

Argazkilaritza sartzea nahaste-borraste bat izango litzatekela.

Nik ez dakit, es dut ezer ulertzen.

Garai honetan argazkilaritza munduko museo garratzitzuetan dago eta arte textuetan argi eta garbi esaten da argazkilaritza, arte plastikoen artean, garrantzi haundiena daukana da gure gaurko gizartean.

Horrexegatik tristura harrapatu ninduen… eta haserreak ere bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: