Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energia-iturrien banaketa

Energia-iturrien banaketa

Amatiño 2017/01/21 00:05
Energia berriro ere garestitu da. Europako laugarren energiarik garestiena dugu, gure buruaren kaltetan. Hainbat hiritarrentzat, energiaren faktura gero eta ordainezinagoa gertatzen zaielako. Enpresarik gehienentzat, berriz, oinarrizko gastuak gehitu eta lehiakortasuna murrizten dielako nazioarteko merkatuan.

Hau guztia gertatzen da, oro har, energia-iturriez adostasunik ez dagoelako, energia-egitasmorik ez delako eta, energiaren etorkizunaren gaineko eztabaidari, sekulako beldurra zaiolako. Eta, tartean, 30.000 milioi euro besteko tarifa-mentsa, hurrengo belaunaldiari, oinordetzaz, utziko diogun zulo lotsagarria. Gure erantzukizunik ezak ez du izenik, neurriz kanpokoa da.

Arazoa konpontzekotan, ez da aski esatea zer energia-mota ez dugun nahi. Kontra-kontra antzuak ez du ezer konpontzen. Horrez gainera, adierazi ere adierazi beharko dugu zein mix energetikoren alde gauden eta, gero, guztion artean adostasunik lortzeko gauza garela frogatu.

Hasteko, ezertan hasi aurretik onetsi beharreko kontua zera da: edozein energia-mota ona dela, baldin ondoko hiru baldintza hauek betetzen baditu, hots, segurua, iraunkorra eta lehiakorra.

Hurren onetsi beharrekoa da beste hau: ez dela, oraingoz behintzat, energia-mota bat bakarra ere, erabat segurua, zeharo iraunkorra eta  guztiz lehiakorra denik. Hiru baldintzen arteko orekak egokitzen asmatu behar dela.

Eta, hirugarrenik, ezein energia-mota --nahiz onena izan-- ez dela berez aski. Alegia, hainbat energia-iturri ezberdinez baliatu beharra dagoela, nahitaez.

Energia diaria

Hona espainiar gizarte osoaren energia-kontsumoa aurreko ostegunean, urtarrilaren 19an. Red Eléctrica de España delakoaren arabera. Ezkerretik eskuinera, bezperako iluntzean hasi maldan behera, gaueko "harana", egunsentiko susperraldia, eguerdiko lehen gailurra, bazkalosteko bizkarra, iluntzeko bigarren gailurra eta, berriro ere, maldan behera, gauerdira bidean. 

Energia-iturrien arabera, kolorez kolore, goitik behera, osteguneko eguerdiko 12ak aldera: kogenerazioa (orlegi argia) %9,5; termika berriztagarria (more argia) %1,1; fotovoltaikoa (laranja) %6,0; eguzki termikoa (gorria) %2; energia eolikoa (berdea) %21,1; gasezko ziklo konbinatuak (horia) %15,0; ikatza (marroia) %18,2; nuklearra (morea) %17,7; hidraulikoa (urdina) %12,6; eta trukaketak (arrea) %-3,5. 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: