Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Beltzek ez dute ezertarako balio

Beltzek ez dute ezertarako balio

Amatiño 2017/01/18 00:05
'Eguna' astekarian argitaratu zen, 1986an, txiste edo izkirimiri “orlegi” hau. Erreskatatzea erabaki dut, zalantza bi sortarazi dizkidalako. Batetik, orain argitaratuko ote litzatekeen… Eta, bestetik, egun ez ote darion xenofobia-kiratsik. Bai, egia da inor barregarri geratzekotan, zuria dela harroena, astakirtenik handiena eta ezertarako balio ez duena, baina, zer gerta ere, hizkera ez da, agian, aproposena, gaurko balioen arabera.

Behin, bazen sekulako problema zuen gizonezkoa. Ez omen zuen amodiozko uneetan bere emaztea berotzerik lortzen. Arazoa larria zen, benetan, eta sexologoarengana joatea erabaki zuten senar-emazteek. Bisitan zehar medikuak senar-emazteok sakon miatu zituen:

Badirudi dena legez dagoela. Gauzak ondo egiten al dituzue?

Ondo… ondo… txarto egiterik ba al dago ba? –erantzun zuen senarrak burua hazkaka.

 Begira –ezarri zuen medikuak--, nik uste dut ondo egin beharraren beharrez urduri samar ari zaretela. Gauzak lasaiago hartu behar dituzue, patxada gehiagoz.

 Zuk esan ba… pastillarik hartu behar ote dugun ala…

 Ez, ez. Pilurarik eta horrelakorik ez. Ni ez naiz pilulazale. Metodo naturalak hobeak dira. Abanikoarena ezagutzen al duzue?

 Abanikoarena?

 Bai, bai, abanikoarena. Horretara dedikatzen diren beltz trebeak daude. Horietako bati deitu, eta zuek amodioa egiten duzuen bitartean, berak haize emango dizute, lasai-lasai, goxo-goxo, gauzak ondo egin ditzazuen.

Luzaro itxaron gabe biharamunean kontratatu zuten, orduka, beltz haize emailea eta berehala jarri zuten ohe aldamenean abanikoari eragiten. Baina orduak joan eta orduak etorri, hark ez zuen funtzionatzen, emaztea ez zen, nonbait, sekula santa berotzen. Halakoren batean, senarra aspertu, iguindu, gogaitu edo nazkatu zen, ohetik jaiki eta haserre asko esan zion beltzari:

 Barkatu baina… hik ez dakik nonbait ezer. Utzi egidak zorioneko abaniko hori eta jarri hadi nire lekuan!

Esan eta egin. Oheratu zen ba beltza eta gertatu zen gertatu beharrekoa. Hura zalaparta eta beroaldi sutsua. Hura arnasestu eta etenik gabeko hasperena. Eta, senarrak, harako hura begi aurrean ikusirik, giltz guztien maratila aurkitu zuelakoan bota zuen biziki orroaz:

Ikusi, ikusi! Banengoen ba ni! Beltz hauek ez dute ezertarako balio. Ganoraz abanikatzen ere ez dakite”!!!

.

Angel Vadilloren marrazkia. Eguna, 1986

jaime
jaime dio:
2017/01/18 17:05
PRIMERAN!!!
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2017/01/19 19:10
Jajaja, oso ona da...
Nik kontauko neuke, gaur egunian be.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: