Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Gauzen Interneta ala... Interneten gauzak baino ez?

2017/01/27

Bai, zorioneko gauzen Interneta ondo dago, polita da, interesgarria, demokratikoa, baita, behar bada, liriko samarra ere… Baina, horratik, komunikabideen Internetak monopolio (natural-natural) izaten amaitzeko itxura guztia baldin badu… zergatik ez dute berdin amaituko energiaren Internetak eta garraioen Internetak eta, beraz, gauzen Internet osoak?

Gauzen Interneta ala... Interneten gauzak baino ez? - Gehiago irakurri

Hiztun 0+ak

2017/01/25

Info7 irratiko "Gureaz blai" saioko "Egin kontu" atalean 2017ko urtarrilaren 25ean emititutakoa.

Hiztun 0+ak - Gehiago irakurri

Itxurakeria dantzan

2017/01/25

Telebistan, sarean, oholtzan eta plazan, itxurakerian erorita ageri gara dantzariak. Beldurra diot telebista pizteari, gure lotsak agerian jartzeko gaitasuna baitu ispilu makur horrek.

Itxurakeria dantzan - Gehiago irakurri

Gurea, goooooooool… inorena, gola

2017/01/24

Euskadi Irratiak zuzenean eskaini ohi dituen futbol-partidak entzun baino ez dago konturatzeko, oro har, bi eratako golak izaten direla partidetan. Kanpoko taldeek hemengoei sartzen dizkietenak golak dira, goibelak eta laburrak. Euskal taldeetako jokalariek egiten dituztenak, ordea, gooooooooooool… ozenak eta luzeak. Baina bada beste bereizkuntza nabarmen bat ere: inorena gol mugatua izaten da, gola; gurea, aldiz, gol mugagabea, gol.

Gurea, goooooooool… inorena, gola - Gehiago irakurri

Sentimendu fosilak

2017/01/22

Gaur kartzelan ezagututako euskal preso politiko batekin gurutzatu naiz. Ez nau ezagutu, noski: berak pila bat urte egin ditu barruan, eta nire moduko makinatxo bat ikusiko zituen bere denboran. Halere, ziur nago kasu egin izan banio adeitsuki hartuko ninduela. Zergatik ez diot ezer esan?

Sentimendu fosilak - Gehiago irakurri