Blogak
Burutapenak GogoetakIV
2016/08/26Gogoetak IV “Gogoetak” saileko burutapenen azken emanaldia da hau, Edertasunari buruzkoak lehenak, Hegazkin hegaldi batean egindako batzuk ere hemen sartu ditut, eta, azkenik, non sartu jakin ez, eta hemen jarri ditudanak Zertzeladak izenburupean.
Pirinioetako mendizaleak flyschik flysch
2016/08/24Pirinioetako ibilaldietan zehar bildu izaten garenon arteko hamahiru arabar, bizkaitar, gipuzkoar eta nafar mendizale elkarrekin atera ginen aurrekoan, Zumaiako San Telmotik Debako hondartzaraino, beti guztion ahotan dagoen zorioneko flyscha bertatik bertara ezagutzeko. Segurutik ez da Pirinioetako gailurretan leku zoragarririk falta baina, horratiok, Algorri, Sakoneta, Mendata, Aitzuri eta Itsaspe inguruak hormetako argazkietan zintzilik jartzea baino zertxobait gehiago merezi du.
Burutapenak GogoetakIII
2016/08/22Gogetak III Ekimenak, Umorea, Erealitatea eta Distantzia dira gaurko burutapenen gaiak. Errepikakorrak edo antzerakoak dira hainbat burutapen, irakurketa ezberdinek sortaraziak, hor zeuden eta bere horretan utzi ditut, jorraketa, batuketa, sintesi edo laburpenetan hasi gabe. Balizko irakurleak hartuko du zeregin hori gaia interesgarria bihurtu bazaio.
Sekulako ikuskizuna, baina plaza erdi
2016/08/21Zaldigaineko zezenketaz ekin zitzaion atzo, Bilbon, aurtengo jaietako zezen-programari. Sekulako ikuskizuna, hori bai. Hala ere, plaza erdixka baino ez zen bete. Martxa honetan, zezenketak ez ditu aurkako kritikak galeraziko, zezenzalerik ezak baino.
Lorca eta Lauaxeta, Zabalagan
2016/08/18Aitortu behar dut nik ez nuela Jon Maiaren besteko fede zurrunik “Arratsberan, Garcia Lorca gogoan” delako kontzertu eusko-flamenkoak lekarkeenaz, baina onartu ere onartu beharko, gogotik merezi izan zuela. Besteak beste, bertsolariak Zabalaga baserrian bildutako hainbat entzuleren begiak malkotu zituen eta hunkitze-maila nabarmen hori ez da musu-truk lortzen.
Gizonezkoa, desagertzeko zorian
2016/08/17Segurutik, munduan zehar desagertzeko zorian dauden espezien artean, gizonezkoa da arriskurik gehien dutenetakoa. Inork aitortzen ez duen arren, desagertzeko beldur hau izan daiteke, zenbait alardetan, emakumeari sartzen ez lagatzeko arrazoirik nagusiena.