Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bi mila gazte erdi klandestino bildu, Euskalduna jauregian

Bi mila gazte erdi klandestino bildu, Euskalduna jauregian

Amatiño 2017/09/19 00:05
Bi mila lagunek bete zuten Euskalduna jauregia, aurreko larunbatean. Batez beste 30-40 urte inguruko gazte jendea. Zertarako bilduko eta… zientzia-gaiak entzuteko. Edonork pentsa lezake fenomeno soziologiko horrek sekulako oihartzuna merezi izango zukeela komunikabideetan… Ba, ez.

Zazpigarren urtez eratu da Naukas, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eraginez. Iaz arte egun bi iraun izan zuen programa, ostegunetik igandera bitartean zabaldu da aurten. Ostegunean, Naukas Pro, ikerlarien eta Iker-taldeen egitasmo berriak azaltzeko, eta igandean, Naukas Kids izenekoa, gaztetxoentzako.

Ohiko Naukas programa, berriz, ostiral-larunbatean zehar barreiatu zen, goiz eta arratsaldez, Euskalduna jauregiaren areto nagusian, non bi mila lagun bildu ziren hamar minutuko hirurogeiren bat hitzaldi eta elkarrizketa entzuteko.

Ni ez naiz zientzialaria, ez dut batere loturarik ikerkuntzarekin, ezta harremanik ere unibertsitatearekin, eta, honezkero, ezer berririk ikasteko adina gaindituxea dut, baina, hala ere, ez dut ulertzen komunikabide konbentzionalek zein jaramon gutxi egin dioten objektiboki horren garrantzitsua den ekitaldiari.

Ea, hiruzpalau galdera baino ez. Normala al da, munduan, gazte jendea biltzea asteburu batean zientzia alorreko hitzaldiak entzuteko? Kromoak aldatzeko baino ez balitz ere, ez al litzateke albiste izango bi mila lagun Euskalduna jauregian elkartzea? Gitarra hartu, boteilloia eratu edo zakarrontziak hautsi behar al dituzte bi mila gaztek egunkarietan agertzeko?

Naukas2017web

Juan  Ignacio Pérez Iglesias eta Pedro Miguel Etxenike, Euskalduna jauregian, Naukas' 2017 programan zehar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: