Blogak
Esperimentuak eta ohiberritzeak, gaseosaz hobe
2016/12/19Orkestrak Ramon Lazkanoren erestia (Ravel – Scènes) amaitu bezain laster, aurreko eserlekuan nuen emakumeak galdetu zion senarrari, errietan egingo balio bezala: “¿Tú sabías que este concierto iba a ser así?” Gizonak, mutu, hasperenka, bizkarra jaso zuen, etsita eta asper-asper eginda, damuak jota edo. Bitartean, berrogeitaka entzulek jarrilekua utzi eta alde egin zuten.
Kuneteroen bilobak
2016/12/19Hegoaldean, 1936ko gerraren ostean, urte gutxi geroago Iparraldean naziekin bezela gertatu zen: inork ez omen zuen haiekin kolaboratu, denok Erresistentzian parte hartutakoak ziren. Hemen ere, duela gutxirarte, Gerra Zibilean euskaldun guztiok errepublikazaleak eta ia-ia heroiak izan ginela uste zen.
"Komikiak zientziaz jantzi dira" erakusketa Artium-en
2016/12/17Martxoaren amaiera arte dago irekita
Ezjakintasunaren ausardia
2016/12/17Urte gutxi (28) eta informazio gutxiago nuen nik, 1974an, erbesteko Jesus M. Leizaola ustekabean agertu zenean, Aberri Egunez, Gernikan. Nik, nire baitan, ez nion “lehendakari zahar” (78 urte) hari batere meriturik, jatortasunik eta zintzotasunik ukatzen, baina, topikoak topiko, erabat sinetsia nengoen “lege zaharreko beste edozein politiko bezala” nabarmen ezjakina zela kultura-arloan eta euskara-kontuetan. Gero jakin nuen, ostera, ezjakina inor izatekotan, ni neu nintzela. Ezjakin eta ausart. Ezjakintasunaren ausardia.
Denon hizkerak inporta du
2016/12/15Info7 irratiko "Gureaz blai" saioko "Egin kontu" atalean abenduaren 15ean emititutakoa
Azkueri zor zaion ezagutza
2016/12/14Lekeitioko herriak, Euskaltzaindiak, sabindarrek eta euskaltzale orok omenaldia eskaini zioten Resurrección M. Azkueri 1936ko ekainaren 28an. Ekitaldia amaitu ostean, Aitzol, Orixe, Antonio M. Labaien eta Aita Altzo kaputxinoa, bertako kaian motordun txalupa hartu eta, Donostialdera abiatu ziren itsasoz. Segurutik, lauzpabost ordu behar izango zituzten etxeratu orduko baina, antza, Lekeitiotik Donostiara joateko biderik azkarrena zen garai hartan.