Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hegazti negutarren jarraipena, 2017-2018 #SACIN

Hegazti negutarren jarraipena, 2017-2018 #SACIN

Asier Sarasua 2018/01/30 21:10

Asteburuan egin dut SACIN programako aurtengo bigarren (eta azken) behaketa. SACIN programaren helburua da negua gure artean igarotzen duten hegaztien datuak jasotzea, eta denboran zehar gertatzen diren aldaketak neurtzea (ondorengo esteketan 2014, 2015 eta 2016ko Eibarko datuak, informazio gehigarriarekin batera). Hau da, txorizale bolondres bakoitzak laukitxo bat dauka bere ardurapean (neuk Eibarkoa, WN4080 laukia) eta metodologia jakin bat jarraituz, bertan ikusitako hegaztiak zenbatzen ditu.

Ez da egon ezusteko handirik Eibarren abenduan eta urtarrilean egindako irteeretan. Espezie ohikoenak kopuru arruntetan daude oro har (txepetxak, txantxangorriak, zozoak, belabeltzak, txitxiak,...); bada makaltxo dabilenik ere, esate baterako hormatxoriak; badira ere SACIN kontaketarako Eibarren "berriak" diren espezie batzuk (arabazozoa, pagausoa, kaskabeltz txikia, mika, eta txoka); eta, espezie gehienetan, urteroko gora-behera "arruntak" ikusten dira, orain gora eta orain behera.

Neurketa bakarrak ez du ezertarako balio, baina ehundaka txorizalek jasotako datuekin, espezieen eboluzio historikoa ezagutu daiteke, eta euren babeserako behar diren neurriak hartu, besteak beste.

 

ESPEZIEA 2014/15 2015/16 2016/17 2017/18 GUZTIRA
ubarroia phalacrocorax carbo 2 0 0 0 2
koartza ardea cinerea 0 1 0 0 1
basahatea anas platyrhynchos 10 9 46 31 96
sai arrea gyps fulvus 0 7 0 0 7
zapelatza buteo buteo 2 3 3 1 9
belatz gorria falco tinnunculus 0 0 1 1 2
uroiloa gallinula chloropus 0 1 5 6 12
kaio hankahoria larus michahellis 0 35 0 0 35
etxusoa columba livia 13 7 25 21 66
pagusoa columba palumbus 0 0 0 4 4
okil berdea picus viridis 5 1 4 1 11
okil handia dendrocopos major 0 1 1 2 4
haitz-enara ptyonoprogne rupestris 2 0 0 0 2
neguko txitxia anthus pratensis 22 14 19 46 101
buztanikara horia motacilla cinerea 0 5 1 1 7
buztanikara zuria motacilla alba 0 4 3 4 11
urzozoa cinclus cinclus 0 0 2 0 2
txepetxa troglodytes troglodytes 14 22 11 19 66
txori tuntuna prunella modularis 2 0 0 1 3
txantxangorria erithacus rubecula 33 29 26 28 116
buztangorria phoenicurus ochruros 0 1 0 2 3
pitxartxarra saxicola rubicola 1 0 1 0 2
zozoa turdus merula 25 8 29 25 87
birigarroa turdus philomelos 3 8 3 3 17
birigarro hegagorria turdus iliacus 3 0 0 0 3
garraztarroa turdus viscivorus 4 1 2 2 9
txinbo burubeltza sylvia atricapilla 0 0 2 0 2
txioa phylloscopus collybita 1 4 1 0 6
erregetxoa regulus ignicapilla 3 9 3 0 15
buztanluzea aegithalos caudatus 3 9 3 0 15
kaskabeltz txikia poecile palustris 0 0 0 1 1
amilotx mottoduna lophophanes cristatus 8 5 6 11 30
pinu kaskasbeltza periparus ater 6 8 4 5 23
amilotx urdina cyanistes caeruleus 0 3 0 2 5
kaskabeltz handia parus major 27 14 24 10 75
okil-txoria sitta europaea 1 1 4 2 8
katanarra certhia brachydactyla 2 2 2 3 9
eskinosoa garrulus glandarius 3 3 1 7 14
mika pica pica 0 0 0 1 1
belabeltza corvus corone 15 20 14 19 68
okela-belea corvus corax 0 2 0 1 3
arabazozoa sturnus vulgaris 0 0 0 14 14
hormatxoria passer domesticus 29 17 6 10 62
paranda fringilla coelebs 15 28 29 18 90
txirriskila serinus serinus 0 1 0 0 1
kardantxiloa carduelis carduelis 1 18 3 28 50
tarina carduelis spinus 0 4 0 0 4
txoka carduelis cannabina 0 0 0 1 1
frutabatzailea pyrrhula pyrrhula 3 2 0 5 10
Species 29 36 31 35 49
ex. 258 307 284 336 1185

 

Hegazti negutarren jarraipena, 2017-2018 #SACIN 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz