Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Prentsa gobernatuak defenditzeko dago, ez gobernatzaileak

Prentsa gobernatuak defenditzeko dago, ez gobernatzaileak

Amatiño 2018/01/26 00:05
Mila bederatzirehun eta hirurogeita batean, The New York Times, The Washington Post eta Estatu Batuetako egunkaririk garrantzitsuenek argitara eman zituzten, Einsenhower (1953-1961), Kennedy (1961-1963), Johnson (1963-1969) eta Nixon (1969-1974) presidenteek, errenkadan, ezkutuan gordetako “Pentagonoaren agiriak”, zeinetan biltzen ziren Vietnamgo gerraren inguruko informazio sekretuak.

Agiri haiek frogatu zuten gobernu estatubatuarrak aspaldidanik zekiela gerra galduko zuena eta, hala ere, sekulako dirutza xahutzeaz gainera, milaka gazte bidali zituela aldez aurretik galdutzat jotzen zuen gudura, Estatu Batuen “umiliazioa” nolabait ekidin, atzeratu edo berandutzeagatik.

Argitalpen harek sekulako gizarte-eztabaida eragin zuen adierazpen askatasunaren gainean eta, funtsean, zer gerta ere lehenetsi beharreko oinarrizko balioez. Zer ote aurrena, segurtasuna ala askatasuna?

Azkenean, arazoak epaitegitan amaitu  eta Auzitegi Gorenak erabaki zuen prentsaren alde eta gobernuaren kontra, harako epai mamitsuaz: “prentsa gobernatuak defenditzeko dago, ez gobernatzaileak”.

Spielbergen filma biribilak afer hura kontatzen du The Washington Post egunkariaren ikuspegitik eta, zehatz-mehatz, Katharine Graham (Maryl Streep) editorearen eta Ben Bradlee (Tom Hanks) zuzendariaren eskutik. Lehena bere ohiko estiloan eta bigarrena, berriz, ohi baino motelago.

Filma, oro har, garai bateko kazetaritza mitikoaren omenaldia da (beste bat), eta gizonezkoen munduan lehen urratsak jorratu zituzten emakumeen aitorpena. Alegia, asmoz eta jakitez, adierazpen askatasunaren aldeko aldarria, bai, baina, ekitez eta eginez, baita ezkila nabarmena ere emakumeen eskubideen fabore.

Benetan, film entretenigarria, kazetaritza eta emakumeak gustuko ditugunontzat bereziki.

Maryl Streep

Katharine Graham (Maryl Streep) prentsa-editorea, gizonen munduan (1971)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: