Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Paquita la del Barrio

Paquita la del Barrio

Markos Zapiain 2018/01/27 11:45

Paquita la del Barrio hamabost urte zituela ezkondu zen, haurdun, berrogeita biko gizon batekin. Haurdunaldian jakin zuen bere senargaiak beste herri batean beste emazte eta familia bat zeuzkala, baina ez zuen bertan behera uzteko indarrik izan.

Orduan pilaturiko oinazea darie bere abestiei. Errukirik gabe iraintzen ditu gizonak. Hauxe da ziur aski bere kanturik ospetsuena, Rata de dos patas.

Paquitak lehenbiziko senar hura eta beste gizon asko dauzka gogoan Agure buztan berde kantuan: "Viejo rabo verde" deitzen die, "zahar gizajo sehaska-bortxatzaile".

Beste abesti honetan, Pobre pistolita, bere gizon harroaz kexu zaigu Paquita: "gau osoa pasa nuen itxoiten, zure zurrungak entzuten, bakarrik, ametsetan; pistolatxo tristea zurea, jadanik ez du tiro egiten, ezta noizbehinka ere, inutila, zein zekena izan den natura zurekin".

Edozelan ere, amodio basatiak ez du zertan esperantza galdu. Hori bai, baldintza bat betez gero: Ez zu ez ni

 

 

Urbinaga
Urbinaga dio:
2018/01/28 13:20
Harrigarria, Benidormetik ez azaltza inolako zalaketarik, ez METOO, ez beti da ez, no es no. Ausarta posta,abestien letrak adierazgarriak.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2018/02/03 18:21
Raimundo, zer moduz bizi zara orain? Aholkuren bat, berehala jubilatuko garenontzat?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.