Blogak
Bilintxen menda, mendeurrenaren aperitibo
2021/05/07Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” (Donostia, 1831-1876) bertsolaria jaio zeneko 190. urteurrena dela-eta, Donostiako Udalak haren omenezko hamabostaldia* antolatu du, maiatzaren 2tik 14ra bitartean, “Bilintxen menda”** izenburupean.
Zuhaitzak txorrotxioka eta errekastoak ur murmurio
2021/05/04Artzainerreka da, hainbat mutrikuarren iritziz behintzat, herriko haranik ezezagunenetakoa. Eta ez, segurutik, historiarik ez duelako, aspalditxoan noraezean geratu delako baizik. Lekutan gelditu ziren, bai, pare bat kilometrotan zortzi errota zireneko garaiak!
Hamabi
2021/05/02Txantxetan esan izan dut dozenaka (ez hamarnaka) kontatzen dugula euskaldunok. Apirilaren 28an hamabi urte bete ziren Ortiz hil zela.
Iñaki Salvadorren zirrara bikoitza
2021/05/01Pozarren eta gogotik hunkitua azaldu zen Iñaki Salvador, ostiral iluntzean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Batetik, Nazioarteko Jazz Eguna zelako. Baina, bestetik, ez direlako oraindik hiru hilabete ere, ezustean agertokitik ospitalera zuzenean eta antxintxika eraman behar izan zutela.
Neo Tokio apokaliptikua
2021/05/01OTOMO, Katsuhiro. 1982-1991. Akira. 5. edizioa, Norma Editorial, Bartzelona 2020.