Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrastan (Araba)

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrastan (Araba)

Asier Sarasua 2022/12/09 06:05
Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrastan (Araba)

Elizmendiko Andra Mari

Euskal Herrian makinatxo bat baseliza aipagarri ditugu eta horien artean sartu dezakegu Kontrastako Elizmendiko Andra Mari, Harana udalerrian (Araba) aurkituko dugun XI. mendeko baseliza erromanikoa.

Eliza bera polita da eta egoera onean dago. Gainera, Harana ibar zoragarrian dago kokatuta, Lokiz eta Iturrieta mendilerroen magalean. Baina Elizmendiko Andra Mariaren baseliza honen konturik aipagarriena bere hormetan aurkituko dugu, ezen II. mendeko hilarri erromatarrak ikusiko ditugu, euren idatzi eta apaingarriekin.

X-XI. gizaldietan, baseliza eraiki zutenean, inguruko nekropoli erromatar batetik ekarri zituzten hainbat harri elizaren hormak eraikitzeko, tartean 20 hilarri inguru, eta hantxe ikus ditzakegu oraindik ere, 1000 urte geroago. Nekropolia, ostera, ez dute oraingoz aurkitu.

Hauexek dira hilarri horietan dauden testuen transkripzio proposamenetako batzuk:

Turaesamus Cantabri filius annorum L hic situs est.
Hemen datza Turaesamun, Cantaber-en semea, berrogeita hamar urtekoa.

Minicius Florus annorum LXX hix situs est. [a]anica Flori ancilla annorum V hic sita est.
Hemen datza Minicius Florus, hirurogeita hamar urtekoa. Hemen datz []anica, Florus-en esklaboa, bost urtekoa.

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 04

Hilarrietako bat. Testuak dio: Minicius Florus annorum LXX hix situs est (Hemen datza Minicius Florus, hirurogeita hamar urtekoa).

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 05

Kontrastako Elizmendiko baselizan 20 hilarri aurkituko ditugu.

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 06

Beste hilarrietako bat.

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 07

Hilarriak non dauden azaltzen duen planoa, elizpean bertan dagoen paneletik hartuta. Horietako batzuk oso nabarmenak dira gutako edonorentzat; beste batzuk ikusteko aditu izan beharra da, edota oso bista zorrotza.

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 01

Elizmendiko Andra Mari, Lokiz eta Iturrieta mendilerroen artean.

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 02

Elizmendiko Andra Mari.

Elizmendiko Andra Mari eliza (Kontrasta, Harana, Araba)

Ondorengo testua baseliza alboko paneletik kopiatu dut (moldaketarik gabe).

Hilarri edo estelak abside erdizirkularrean, eraikinaren alderik zaharrenean, aurki ditzakegu, eta baita nabean ere, Erdi Aroaren ondoren berreraiki zen zatian. Hilarrietako asko apurturik daude eta ez daude egoera onean, aire zabalean baitaude eta hormen behealdean.

Batzuk idazkunak dituzten zatiak besterik ez dira;  beste batzuetan, aldiz, apaingarriak ere badituzte. Apaingarrien artean aurki ditzakegu, batez ere, mahatsondo hostoak eta zurtoinak (Arabako ekialdean eta Nafarroa mendebaldean ohikoak) eta disko erradiatuak. Horiez gain, gizaki figurak, ilgorak eta arku multzoak ere ikus ditzakegu.

Elizmendiko estelak bezalaxe, Araban aurkitutako idazkun aztarna gehienak hiletekin loturik daude. Zenbait formula diren arren, normalean, hildakoaren izena eta adina duen epitafioa izaten dute, eta batzuetan idazkuna eskaini zion pertsonaren izena eta zuten harremana ere jartzen zuten. K. o, II mendetik aurrera, Manés direlakoei, heriotzaren jainko erromatarrei egindako aipamenak ere agertzen dira D.M. siglak erabilita.

Abiside erromatarrean borobil formako hamar harburu daude. Horietako seik apaingarri geometrikoak dituzte, eta batzuk hilarri erromatarretan agertzen diren elementuak. Horiez gain, badira gurutziltzatu bat eta animalia bat, ziur asko otso bat, Erdi Arokoak.

Elizaren barrualdean XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago, buruan Andra Mari baten XVI. mendeko tailua duena. Alboetako erretaulak San Adrianen eta San Juanen omenezkoak dira, eta biak zeuden gaur egun jada ez diren baselizetan.

Elizmendiko Andra Mari eliza, Kontrasta (Harana, Araba) - 03

Kontrasta hiribildu txikia, Harana udalerrian (Araba)

Jon Etxabe
Jon Etxabe dio:
2022/12/12 10:44
Ibilia nauk hainbat eliza erromanikoz gozatuz. Ez nian ezagutzen arabako hau. Jada ez diat zuzenean ezagutuko, baina eskerrak aipamen eta argazkiengatik.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2022/12/22 21:33
Internetek eta teknologiak ere badu abantailaren bat, besteak beste heldu ezin garen leku haietara gerturatzeko aukera! Besarkada bat, Jon!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz