BIZINAHIA
51
Egonekoan
Gaixoak badaki
zer nahi duen,
baina hor dago
ez nahi bezain ondo
etzanda geldi
hobetu nahian
nahia amets kabi
52
Sano
Sano bizi nahiz
urduri sanoan
sano bizi nahian
53
Barealdia
Gaitzagatik, gogoetengatik,
gero zer zalantzengatik agian,
gelditu egiten da bizitza hemen.
Maria gora, maria behera
olatu handiak, itsas kirrua
gutxitan dugu itsas barea.
Beti igerian
ito kezkaz
geroan soa
54
Adina
Ahots goran hitz egiten digute,
diminutiboz txikientzat lexikoz
umeak edo gorrak baikinan.
Zahartzaroa
???
umezaroa
55
Gozagaitzak
Gozatu baretu nahi onenarekin
urduritasuna kutsatu ohi gaitu
inguratzen gaituen satelite orok
gozoa da eztia
likatsua ere
56
Erien planeta
Zeure gelan, zeurekin bakarrik,
zutaz ahaztu ote diren ere,
etorriko dira berriro, dakizu,
biraka dabilen erien planeta,
hori baita bizi garen etxe hau
Planeta eta izarrak
etenezin lotuak
57
Egon geldian
Metro karratu gutxiko
egonaren egon geldian
oso urrutian nabil beti
bizi nahiari jarraiki.
Egon geldian
nonbaitera beti
58
Bakteria
Jada etxean
egon lasaian
bakteria batek
harrapa ninduen,
berak jo ordez
ia neuk
jo nuen erreka.
Ez ala bai
gurutz ala pil
zirt edo zart
leon edo kastillo
erabaki beharra
beste behin.
Sendagai jarioa
etetea hauta nuen.
Bizi naiz.
59
Laborategia
Ondorioa besterik ez da
medizina zientzia,
esperimentazioa soilik
zuzeneko osasungintza.
Ekinaz ikasi
ikasitakoaz ekin
60
Ni neu
Ez naiz idazlea,
are gutxiago poeta,
letrez jostari
gaixo bizi-mina
besterik ez