Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "A parrot without a name" (Stap, 1990), Parker eta O'Neill ornitologo ezagunen ibilerak Hego Ameriketan

"A parrot without a name" (Stap, 1990), Parker eta O'Neill ornitologo ezagunen ibilerak Hego Ameriketan

Asier Sarasua 2022/12/07 19:10

Don Stap kazetari eta idazlea Peruko oihanetan barneratuko da, John O'Neill eta Ted Parker ornitologoekin batera, hegazti ezezagunen bila egindako pare bat espezidiziotan. Hego Amerikako oihanetan landa-lana egitea zer den erakutsiko digu A parrot without a name liburuan, ezustekoz eta egoera latzez betetako bidaia, baina baita edertasun eta aurkikuntza apartekoen topaleku ere.

John O'Neill eta Ted Parker munduko ornitologorik ezagunenetakoak dira, besteak beste hainbat espezie berri aurkitu dituztenak Hego Ameriketako oihanetan 1955-1990 bitartean. Liburu honek euren zaletasun obsesioa erakutsiko digu eta tropikoetan lan egiteak dituen zailtasunak aurkeztuko, hiruzpalau espezidiotan gertatutako abenturak azalduz.

Nire gusturako gehiegi sartzen da kontu logistikoetan (bidaia, akanpalekuaren antolaketa eta abarra), eta eskertuko nuke alderdi ornitologikoa gehiago lantzea (badu horretatik ere, e?). Gainera, liburua zatika dago idatzita: O'Neillen eta Parkerren abenturak kontatzen dizkigu, baina bi protagonistek ez dute topo egiten une batean ere, eta horrek ere hankamotz uzten du kontakizuna, nolabaiteko batasun faltan.

Hala ere, txorizaleentzat egokia eta gozagarria da A parrot without a name, gertaera historiko eta zientifikoz beteko liburua, baina fikziozko edozein narrazio bezain irakuterraza.

Perura joateko gogoa piztuko zaizu bai ala bai.

Epinecrophyla amazonica 

Epinecrophyla amazonica (Hector Bottai, CCBYSA)

etiketak: natura, liburuak, txoriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz