Blogak
Calella de Palafrugell, Empordá
2010/06/30Gehienok udako oporrak antolatzen dihardugun bitartean, ni aurreko abuztukoetaz gogoratu naiz, eta konturatu naiz oraindik ez dudala lerrorik idatzi Girona aldean gozatutakoaz. Gozagarria baita beti Girona.
Ez da erritmo-kontua
2010/06/30Harako ezker abertzaleak erabaki omen du indar-bidea uxatu eta aurrerantzean hildo demokratikotik abiatzea. Horretarako denbora behar omen du eta dagozkion erritmoak errespetatu diezaizkiogun eskatzen digu. Ulergarri litzateke eskabidea, lur hartze horretan Batasunaren mundua euskal gizartea baino hiruzpalau hilabete beranduago balebil, baina badirudi atzerapena dezente handiagoa dela.
Planto egiteko aukera galdu
2010/06/28Etenik gabeko jarduna da gero Munduko Futbol-Txapelketa dela-eta igande arratsaldeko bi partidetan gertatua. Alemania eta Ingalaterraren artekoan erreferiak ez zuen goltzat jo ate-barruan nabarmen sartu zen baloia eta, Argentina eta Mexikoren artekoan, aldiz, epaileek ez zuten nonbait ikusi 210 herrialdetako ehundaka milioi lagunok telebistaz ikusi ahal izan genuen jokoz kanpoko jokaldia. Harrezkero erabat suspertu da futbolean ere gutxieneko teknologia-baliabideak ezarri beharra.
Flickr berritu dute
2010/06/28Asteburu honetan aldaketak egin dituzte Flickr-en. Batez ere zabalera kontua izan da (1280 pixelera zabaldu dute), baina nabarmen hobetu da argazkiak ikusteko modua.
Pastazko antiajuak giro sarkastikuan
2010/06/28Lewis Carroll eta Victoria erregiña (Noel Botham); Eskulana (Jozulin Galeano); Ezkerrak gero mutuak ez diren (Amatiño). Frankon denporako musikia. Josu Waliñon mikroipoiña: "Zikloia". Bertsiño joko politta: Aviron Bayonnais rugby taldian ereserkixa eta "Griechischer wein" (Udo Jurgens). Eta Ahotsak.comen, Eustakia Agiriano aramaixoarra, gerrako pasartiak kontatzen.
La revolución común de Toribio Echevarria y Winston Churchill
2010/06/28No consta que Toribio Echevarria y Winston Churchill llegaran a conocerse. Probablemente más de uno pensará que difícilmente podrían haber tenido algún punto de coincidencia. Sin embargo, en términos históricos, ambos nacieron en la Europa del último cuarto del siglo XIX y murieron en la década de 1960; ambos conocieron de una u otra forma las dos primeras guerras mundiales y ambos dos vivieron muy de cerca la implantación en Occidente de las energías fósiles en general y del petróleo en particular.
