HOT--BALNEARIO
Baten Aitor Egurenekin sartu nintzan apropos erretratuak egitteko. Beste baten barriz, Angel Bidaurrazagakin bertaratu nintzan UEU-rako prestatzen genguazen Hidroterapia Kurtsua dokumentatzeko. Bixetan, etxeko txakurra izan zan gure laguntzaille fin eta isilla.
Argazkiak.org | Fatxada nagusixa © cc-by-sa: txikillana
Urtietan, hau izan da Urberuaga auzotik pasatzen giñanak ikusi izan dogun irudixa. Pizkaka pizkaka, berez jausten edo eskabadoriakin zati peligrosuenak botatzen. 1983ko ufalekin amaittu zan hotel eta baiñuetxe erabilpena, eta enbotelladoriak bakarrik segidu zeban martxan. Esporadikoki, jangela haundixa erabiltzen zan oturuntzak egitteko: jatekuak kanpuan prestauta eruaten ziran bertara, fafua antxiñako elegantzixiakin-edo egin ahal izateko.
Argazkiak.org | Jangelako ate bat © cc-by-sa: txikillana
Baiña... halako baten honi be allegau jakon ordua. Gu juan baiño aste batzu lehenago, Angelita eta etxekuak draunbada haundixa entzun zeben gabardixan. Bixamonian, halan topau zeben jangelia.
Argazkiak.org | Jangelako bestekaldia © cc-by-sa: txikillana
Esandako moduan, ordurako hotela urte askuan zeguan abandonauta. Bertako arkupiak millaka ur kaja gordetzeko almazenak bihurtuta zeguazen, eta euren artian eraikiñan atari nagusixa agertzen zan.
Argazkiak.org | Atari nagusixa © cc-by-sa: txikillana
Kariatide misteriotsuen artian -begixak zuri zuri- hasi genduan gure ibilbide misteriotsua. Barruko pasillo, eskillara eta gela kondenauen artian izaki siniestro batek gidatuta.
Argazkiak.org | Squeeeeeeek.....!!!! © cc-by-sa: txikillana
Pasillo luze eta isillak, egun argiz be bildurgarri. Txakurran juan-etorrixak pizkat alaitzen zittuan behintzat.
Argazkiak.org | Markiñako resplandoria © cc-by-sa: txikillana
Geletan topau genduan elemento hau, sinbiosi teknologiko aboziñaua osatzen.
Argazkiak.org | Alfa Cyborg © cc-by-sa: txikillana
Eskillarak nahikua ondo zeguazen ondiokan. Antxiñako elegantzia signuak inpresiño berezixa egitten zeben, hautsa eta lizunan artian.
Argazkiak.org | Moketadun eskillaria © cc-by-sa: txikillana
Ganbaran zerbitzuko partia topau genduan: izarak-eta esegitzeko alanbriak, bihargiñendako gelak (asko ez: gehixenak inguruko basarrittarrak ziran), palangana, oriñal eta bestelako katxarruen almazena, gela kondenau bat (ez genduan jakin barruan zer zeguan), eta... errelojuan makiñia.
Argazkiak.org | Errelojua © cc-by-sa: txikillana
Balnearixuan beti egoten dan tabernia han zeguan bebai. Gaur egunian, ondiokan, ahuntzak ikusi leikez bide baztarretik, leihuetan atseren hartzen.
Argazkiak.org | Tabernia © cc-by-sa: txikillana
Tabernatik urten ezkeriok, sotanuetara bajatu geinkian urak hartzera. ¿Etorriko zarie? Horretarako eskillara akogedore honetatik bajatu biharko gara.
Argazkiak.org | Norman? © cc-by-sa: txikillana
Urak hartziakin batera nasaittasuna eta atserena da balnearixo bati eskatzen jakona. Horretarako, pasialeku zabal eta argitsuak topau geinkez bertan, teillatupian jakiña, Euskalherrixan eurixa sarri izaten dogu-ta.
Argazkiak.org | Pasiorako galerixia © cc-by-sa: txikillana
Pasillo amaierako txokuan, aulka eta mahaixa genkazen zain. Gizon bigotedun bat falta zan bakarrik, jaka zurixa ta kanotierrez apainduta, begiradia infinituan galduta.
Argazkiak.org | Kafe mahaitxua © cc-by-sa: txikillana
Udazkena udazkenago izaten da halako lekuetan. Hamen galerixako leihuetako bat.
Argazkiak.org | Uretako leiho bat © cc-by-sa: txikillana
Eta haren onduan, itturrixetako bat. Hiru zeguazen, bakotxa santu baten izenakin. Bestiak ruinen azpixan egongo ziran ordurako, eta hau geratzen zan bakarrik. Ez da naturala, kobaren baten lapurtutako estalaktitekin egindakua baiño (seguraski Atxurrakuak). Eta hor darixo eten barik ur epel nitrogenaua, txakurran kubora eta gero errekara, iñork aprobetxau barik.
Argazkiak.org | Itturrixetako bat © cc-by-sa: txikillana
Inpresiñua emoten dau lehenagoko instalakuntza txukunak naturaleziak janda ikustiak. Iriak, esate baterako, komuna hartuta zekan.
Argazkiak.org | Odola, ongarri ona © cc-by-sa: txikillana
Esaten danez, jestiño txar batengaittik galdu zan Urberuagako balnearixua. Askotan ikusten dan kasua, biharbada: diru asko, baiña buru gitxi daken pertsonak gurasuen ondasunak alperrik galtzen. Ur enbotellauan negoziuak be ez zeban aurrera egiñ -guzurra dirudi, Urberuagako uren kalidadiangaittik- eta eraikin guztiak espekuladorien eskuetan geratu ziran, noiz jausteko zain. Urterik urte, halan ikusi doguz errepide aldeko eraikiña botatzen ("Alafrantzesa" hotela, ordutegi europarrakin funtzionatzen zebana hala egixa), baitta bestekaldekua be (hotelan parte haundiña, azpixan instalakuntza terapeutikuak zekana). Oin dala pare bat urte eraitsi zeben arkupetako eraikiña be, artikulu honen hasierako erretratokua, pareta zatixak bidera jausten ziralako.
Hamen Alfonso Batalla argazkilarixak flickerren argitaratutako irudi txorta bat, 2006kua.
Eta hamen Angel eta bixok sasoi hartan egindako artikulo bi, artxibotik etaratakuak.
Ba... esango neukek Zestoako balnearixuakin nahastian habillela. Oker ez banago, handitxik bai pasatzen zuan Urolako trena.
Edo biharbada Urberuagako postal zaharren baten, orduko dilijentziak trenekin nahastau dittuk. Artibai ibarrian behintzat, sekulan ez dok trenik egon.