Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aita zenaren argazkia

Aita zenaren argazkia

Amatiño 2010/09/24 00:05
Norberaren aita zenaren argazkia bat-batean topatzeak nolabaiteko zirrara sortu behar du nahitaez. Honelako zerbait gertatu zaio segurutik gure Josu Mendicuteri, Simon Bolibarren museoaren inaugurazioa zela eta, orain 27 urte ateratako argazkian ustekabean aurkitzerakoan.

Aurreko uztailaren 21an blog honetan gogoratu bezala,  Simon Bolibar Museoa Garaikoetxea lehendakariak inauguratu zuen 1983ko uztailaren 24an. Sortetxean irekitako erakusketa lehenik eta Ziortzako Monasterioan egindako azken eraberritze-lan sakonak eta indusketak gero.

Gogoratzen genuenez gero, jende ikaragarri pila bildu zen egun hartan, bai Bolibarko plaza-barrenean eta baita, aldapan gora, Kolegiatan ere. Eta bildu ere bildu genuen egun hartan Iñaki Anasagastik ateratako argazkia non, ezkerretik eskuinera Nestor Basterretxea eskultorea, Martin Ibarbia ETBren Programa zuzendaria eta ni neu Informazio zuzendaria elkarrekin agertzen ginen, Ziortzako elizatarian. Hau da:

      Bolibar599

Baina horra non, ustekabean, inor gutxi ohartu arren, aipatu beharreko laugarrenik ere bazen. Hain zuzen ere, ezkerreko harmailetan besoak uztarturik kamera begira dagoen betaurrekoduna Jesus Mari Mendicute da, gure Josuren aita zena, ezkondu baino urtebete lehenago. Orduan 23 urte zituen eta 46, berriz, 2006an hil zenean. Hona:

 Aita

Jesus Mari Mendicute, Josuren aita zena

 

Josu
Josu dio:
2010/09/24 14:17

Halaxe izan zen, Amatiño. Zure argazkiari begira, halakoan aitaren aurpegia ikusteak inpaktatu egiten zaitu. 23 urte zeuzkan aitak argazki horretan, nire oraingo adina hain zuzen. Eskerrik asko.

Laguntxo
Laguntxo dio:
2010/09/25 23:02

Ba bai, topikoa izango da, baina egixa be bai. Bai, nahiko antzekuak ikusten zaittuet.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: