Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskara ondo dago, baina jodé! en castellano nos entienden mejor

Euskara ondo dago, baina jodé! en castellano nos entienden mejor

Asier Sarasua 2010/09/25 21:36
Breve apunte sobre cómo somos muy-muy vascos, pero cómo en los días importantes el vascuence no es suficiente y preferimos utilizar otros idiomas más universales.

Orain pare bat egun plenoa izan zen legebiltzarrean eta Sustatun (eta Twitterren) zalaparta izan da, EITBek euskarazko seinalearen gainetik gaztelania sartu zuelako. Badakizue PP eta PSOE  zein gaiztoak diren. Kabroi hutsak.

Gaur arratsaldean Gernikan, berriz, Euskal Herriko alderdi euskaltzale, aurrerakoi eta abertzaleek dokumentu historiko bat aurkeztu dute. Irakurri zezaketen euskara hutsez, jakina. Baina euskaraz irakurtzea ez zaie nahikoa unibertsal iruditu; gaztelaniazko eta frantsesezko testuak ere irakurri dituzte. Porque así se entiende mejor.

Aipatuko dute komunikazioa; aipatuko dute agiriaren filosofia; aipatuko dute elkartasuna eta momentuaren egokitasuna. Aipatu dezakete sumsuncorda eta nahi dutena, baina zer nahi duzue esatea: ez ditut imajinatzen eragile katalan guztiak gaztelaniazko agiri bat irakurtzen. Eta hedabideetan gaztelaniazko hitzak besterik ez ditugu entzun; euskara ikusezin berriro ere.

Koherentzia apur bat, kojones! Ez gara ba herri bat? Ez gara ba euskaldunak?

Bihar bertan PPko kide egingo naiz. Horiek, behintzat, koherenteak dira.

etiketak: euskara, purrustadak
Amatiño
Amatiño dio:
2010/09/26 15:01

Duela hiruzpalau hamarkada sarri erabili ohi zen honako esaldi hau: "Ulertzen ez gaituztenean ulertuko gaituzte". Baina ahaztu egin zaigu. Hasiera beretik ulertu gaitzaten nahi dugu. Eta, ondorioz, ez gaituzte sekula ulertuko. Eta ez naiz ni harria botatzen aurrena izango.

Erramun Gerrikagoitia
Erramun Gerrikagoitia dio:
2010/09/26 23:05

Zenbateraino da baina ulergarria euskara euskal politikoena?

Hara link bat (http://referentziak.blogspot.com/2010/09/politikoek-duten-euskara-maila-txarra.html).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz