Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Amaitzear da Zinemaldiaren 58. edizioa

Amaitzear da Zinemaldiaren 58. edizioa

Mikel Iturria 2010/09/25 12:01
Apunte batzuk.

Urtean zehar pelikula gutxi ikusten dituen horietakoa naiz. Telebistaren agintea azkar astintzen dut etxean eta kosta egiten zait zinema aretoetara joatea.

Normalean, Zinemaldiaren garaian hiruzpalau ikusten ditut. Aurten, berriz, bi jai-egun hartu eta filmak ikusten egon naiz: lehenengoan, hiru; bigarrenean, lau. Uste dut muga-mugan egon naizela, hortik aurrera erokeria baita film gehiago ikustea. Ondo pasa dut eta, ahal badut behintzat, datorren urtean ere antzekoa egiteko asmoa daukat.

Guztien artean gehien gustatu zaidana atzo arratsaldean ikusi nuen: Barney´s version. Bikaina Paul Giamatti eta pare-parean Rosamund Pike (bertatik bertara ikusi nuen eta ze guapa, gainera). Aurretik, Chicogrande, 2010eko Kimuak uzta, Cirkus Columbia, Amigo, Aita, Cerro Bayo, Agua fría de mar, Addicted to love eta, ondoren, Poetry ikusi ditut.

1.- John Sayles-ena kenduta, ez dago Estatu Batuetako filmik zerrenda horretan: Kanada, Mexiko, Euskal Herria, Bosnia, Argentina, Costa Rica, Txina, Hego Korea.

2.- Hiru filmetan alzheimerra ageri da gai gisa (pisu gutxiago edo gehiagorekin): Addicted to love, Poetry eta Barney´s version. Eta Pasqual Maragalli buruzko Bicicleta, cullera, poma ikusi ez dudala.

3.- Gehienak erritmo motelekoak izan dira. Aita filmeko etxezainak dioen bezala: Mantso doa Historia, azkarregi bizitza. Zinemak motelduko gaitu?

4.- Maila honetako zinemaldi batek dirua behar du, konpetentzia gero eta handiagoa baita. Futbol talde batek Champions League-a jokatzeko gutxieneko aurrekontu bat behar duen bezala. 6 milioiren bueltan dabil zinemaldia, baina beste 1 edo 2 beharko lituzke.

5.- Mikel Olacireguik hamar urte egin ditu zuzendari gisa (zorionak egindako lanagatik). Jose Luis Rebordinosek hartuko du lekukoa. Pertsonarik egokiena Donostiako Zinemaldia aurrera eramateko.

etiketak: donostia, zinemaldia
Ez dakienak
Ez dakienak dio:
2010/09/25 23:13

Nik ez diat ezagutzen, hik bai omen. Galderarik sinpleena, zergatik "pertsonarik egokiena"?

iturri
iturri dio:
2010/09/26 11:34

Galdera ona.

Donostia Kulturako zinema programazioaren arduraduna da Rebor eta hori izango da bere ardura abenduaren amaiera arte. 20 urte baino gehiago daramatza Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea zuzentzen, Nosferatu programa, Giza Eskubideen Zinemaldia, 15 urte Zinemaldian bertan... Zinemaz asko jakiteaz gain, pasioz bizi du ofizioa den afizioa. Errespetuz jokatzen duen pertsona bat da, elkarrizketaren aldekoa beti eta aurpegia ematen duen horietakoa.

Nahikoa saltsa izango da krisi ekonomiko garai hauetan lau erakunde patrono gisa dituen zinemaldia zuzentzea, baina bera da pertsona egokiena. Alde horretatik lasai nago.

Tabakalera aurrera atera izan balitz, bertan egongo litzateke seguruenik. Baina ez da atera Joxeanen proiektua.

iturri
iturri dio:
2010/09/26 17:07

Koldo Almandozek Berrian gaur sinatutako zutabearen izenburua: Rebor de Niro. Bertan aipatzen du:

"Zinemaldiko zuzendari berria ezagutzen dugunok, badakigu solasaldia, eztabaida eta zinemarekin zerikusia duen edozein saltsatan aritzea zenbat gustatzen zaion. Beren iritziak gordetzen ez dituzten horietakoa da, eta zuzentasun politikoa ez da bere adierazgarrietako bat".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter