Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Kutxen eta txakolinen muga beretsuak

2010/12/11

BBK eta Vital Kutxa batzekotan ari omen dira harremanetan. Gipuzkoako Kutxa, aldi berean, albora begira, ez ikusi egiten. Hiru kutxek erakunde bakar bat osatzeko ideiak hogei urte ditu. Geroztik, ezer gutxi aurreratzeko gauza izan diren bitartean, Nafarroako CANa eta Kataluniako La Caixa, besteak beste, hazi baino ez dira egin urtez urte. Kutxei txakolindegi-kultura darie.

Kutxen eta txakolinen muga beretsuak - Gehiago irakurri

Zutabeak ETAren osteko euskal literaturaren bilakabide baterako

2010/12/10

Hemen duzue 2010eko Durangoko Azokan Volgako Batelarien enbaxada bat banatzen ibili zen paskinaren testua, non azaltzen den zein bide jarraitu behar duen euskal literaturak erakunde armatuaren desagerpen probablea eta gero.

Zutabeak ETAren osteko euskal literaturaren bilakabide baterako - Gehiago irakurri

Vascuencearen egunekua

2010/12/09

Euskerian eguna dala ta, Lourdes Auzmendi elkarrizketatu dau Maddalenek. Gero Mikel Izagirre eta bixokin horren gaiñian ibilli da, diskriminaziñuaz-eta. Kontroladorien krisisa, iruzurra eta laguntza sozialak (¡Mikel sutan!), eta ostran Ixiar Uria izan dogu, "gurebook" asuntuan gaiñian.

Vascuencearen egunekua - Gehiago irakurri

Durangoko Azoka, 1975: Mirèio

2010/12/09

Beti harritu izan naute liburuak urtean behin baino erosten ez dituztenek. Bai duela 35 urte eta zer esanik ez orain. Nola arraio aukeratu? Nola egoki samar hautatu? Urtean zehar han-hemenka pikatzen zail baldin bada… zelan demontre asmatu Durangoko bazar garau, jori eta sakabanatu horretan?

Durangoko Azoka, 1975: Mirèio - Gehiago irakurri

Atharratze - Herensugia

2010/12/08

Ahuzkiko fristi bildurgarrixa Altzai aldera jaisten da ura eratera. Herrittarrak Xaroko zaldunan laguntziaz zela akabau zeben kontatzen deskue hamen.

Atharratze - Herensugia - Gehiago irakurri

Txingudiko padurak eta Plaiaundiko naturgunea

2010/12/08

Atzo, abenduak 7, Plaiaundira joan ginen. Txingudiko paduretan dagoen naturgunea da Plaiaundikoa. Polita, ondo egokitua eta umeekin joateko aproposa. Hegaztiak behatzeko Euskal Herriko tokirik onenetarikoa; onena ez bada.

Txingudiko padurak eta Plaiaundiko naturgunea - Gehiago irakurri

Milioi bat negu txonta (F. montifringilla) Gorbeialdean

2010/12/08

Azken egunotan ez da ia beste albisterik izan euskal ornitologoen artean: milioi bat negu txonta etorri dira Europa Iparraldetik Euskal Herrira (Gorbeia ingurura) negua igarotzera, guztiz ezohikoa dena. Atzo bertan izan ginen. Naturak bakarrik eskaini dezakeen ikuskizun miragarriaz gozatzen.

Milioi bat negu txonta (F. montifringilla) Gorbeialdean - Gehiago irakurri

Xabierren gorazarrez

2010/12/08

Xabierren heriotzak Euskal Herritik 11.000 kilometrora harrapatu nau. Beste giro batean, beste zeregin batean, beste mundu batean. Xabier, gure Xabier, "Luis Alberto" maitekiro deitzen zidan bakarra. Duela ia berrogei urte molde horri ekin eta oraintsu arte jarrai, besterik ez balitz bezala. Behin esan zidan "milonga" izena nuela. Segurutik arrazoi zuen baina iragazki poetikoa berak ezartzen zuen. Ez dit sekula gehiago inork horrela deituko. Ez behintzat maitasunez.

Xabierren gorazarrez - Gehiago irakurri