Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ikertzaileak politikan

Ikertzaileak politikan

Amatiño 2011/02/11 00:05
Bildu behar izan dut, Madrilen, Espainiako gobernu sozialistaren agindupean azken urteotan behin behineko ardura politikoak dituzten hainbat zientzialari eta ikertzailerekin. Jende jakintsua batere zalantzarik gabe, profesionala, irekia eta atsegina.

Gai-zerrendaz gainerako zertzeladak aipatuko baditut, lau urtez eremu politikoan lanegin ahal izanaz pozten den jendea da, gobernu-esperientzia onuragarritzat jotzen duena, eta “hiritar guztiek, behin bederen,  bertatik pasatu beharko luketela” uste duena.

Ikertzaileoi jaramonik egingo badiegu, langile arrunt serioak aurkitu dituzte ministeritzetan,  funtzionari saiatu eta kementsuak eta, oro har, artez arte ikusi ahal izan omen dute Gobernuan jendeak dezente asko eta ondo lan egiten duela.

Ideologiak zein neurritan eragiten ote duen ikerkuntzan galdetuz gero, erantzunok laburbiltzekotan: 1. Eguneroko ikerkuntzan, itxuraz, ezer gutxi. 2- Aurrekontuak erabakitzerakoan dezente. 3- Eta zenbait estrategia nagusi bideratzekoan, berriz, asko.

Alegia, tarte laburreko alderdikeriak baino, aldez aurretikako iritzimoldeek eragin gehiago izan  dezaketela. Hau da, esaterako, energia nuklearraren aldeko apostua egin ala ez, zelula-amen gaineko ikerkuntzan sakondu ala ez, epe motzera ala luzera jokatu etab.  Funtsean, kontua ez omen da soilik  “zeren alde egingo apostua”, bide batez, ondorioz, “zeren alde ez den egingo” baino, aurrekontu osoak  berberetsua izaten jarraitzen bai baitu.

Denok uste dute “eurenak” ez duela legealdi hau baino gehiago iraungo, zalantza gutxi dute PPren garaipenaz eta estuasunik bakarra gehiengo osoa lortuko ote duen da. Edozein modutan, ez dira lanik gabe geratuko. Denek dute nora itzuli.

 zientzilariak

Amatiño
Amatiño dio:
2011/02/12 00:18

Nere jarduera Komunikazioa da eta izan da gehienbat 1976tik hona. Euskara, Administrazioa, Irakaskuntza, Telebista, Industria, Ikerkuntza, Politika, Energia... lan-esparruak besterik ez dira, substantiboa Komunikazioa da. Zenbaitek sinetsi ez arren, nik ez dakit politikaz... irakaskuntzaz, ikerkuntzaz edo energiaz baino gehiago. Hobeto esan nik ez dakit askorik ezertaz. Baina denetaz dakit zertxobait. Kazetari izatearen malura.

txu
txu dio:
2011/02/11 18:43

Eta nere kuriosidadia da, nolatan elkartu zara/zarete horiekin zeu ez ikerlari ez ardura politikorik ez baduzu izan azken aldian?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: