Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jenaro Garate hil da

Jenaro Garate hil da

Amatiño 2011/02/13 21:00
Jenaro hil da. Laurogeita lau urtez, gazterik, beti ezagutu izan genuen bezain gazte. Jenarok berrogeitaka urte zituen gutako hainbatek hogeitaka genituen garai haietan. Beti alai, beti irribarrez, beti laguntzeko gertu. Beti jakitun eta beti gehiago ikasi nahian. Bere burua beste inorena baino estuago hartzen duten bakar eta bakan horietakoa.

Bere nondik norakoa laburbiltzen du hemen Jenarok berak eta hemen, berriz, bere lanik sakonenetakoak sarean. Hala ere, kazetari naizen honek Jenaro ekonomialaria du gehienbat gogoan, Gurutz Ansolarekin (Euskal Herriko Ekonomiaz. Etor, 1971) batera duela berrogei urte ekonomiaz euskaraz idazten zuen bakarrenetako baitzen.

Lege zaharreko familian hazia eta hezia, hamaika anaia-arreba eta lau jesuita, bera tarteko, geroztik Roman, Jose Luis eta Gotzonen bidetik jarraitu ez zuen arren.

Agur Jenaro eta ez gero zintzoegia izan. Egun handirarte, egun handirik ez dok-eta sekula falta izango.

Jenaro Garate

Ezkerretik eskuinera, Serafin Basauri, Juanito San Martin, Odile Kruzeta, Jenaro Garate eta Jesus Mari Arrieta (orduan Amañako apaiz eta gaur egun Tolosako parrokoa), 1976an.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: