Blogak
Bizitzaz haraindi
2011/01/21Bihotzekoak jota, aspaldiko laguna berpiztu zait bizitzaz haraindian ehun segundo inguru iraun ostean, inondik ere etsi nahi izan ez duen osagileari esker. Egia ote joan-etorri horretan jardundakoek kontatu ohi dituztenak? Gezurra dirudien arren baietz dio lagunak eta, laguna denez gero, sinetsiarenak egin behar.
Lete it be
2011/01/21Hamen barriz, 12 minutotako entrebista osua dago, montau barik. Gustatzen jata, betiko tronpeta musikiaz biharrian, bizitza normaleko gauzetaz dihardualako. Bizkaittarrak ulietatik tirauko dabe gauza bat entzutzian, baiña... ura juandakuan ezin presia egitten hasi.
Perurena dokumentala egin du Moriartik ETBrentzat
2011/01/21Otsailaren 10ean estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean.
2010. urtean irakurritako liburuak
2011/01/202010. urte hasieran erronka berria agindu nion nire buruari: irakurtzeko denbora aurkitu behar nuela. Eta horrelaxe jardun dut, telebistak eta Internetak laga, eta paper artean murgilduta. Merezi izan du. Hementxe iazko uzta.
Gure linean
2011/01/19090105 saio reziklaua. Etimologiak (gure gai faboritua), Beethovenen 9º sinfonixian gaiñeko jakingarri eta entzungarrixak. Ahotsak.com-etik, MªRosario Mujika Ordiziko eskolia gogoratzen. Bertsiño jokorik ez dogu egin, edo hobeto esanda saiatu bai, baiña hankasartuakin.
Nazioarteko Kimika Urtea 2011
2011/01/19Aurten ospatuko da Nazioarteko Kimika Urtea. Kimikak ez du itzal lar onik, zikin-zentzua egotzi ohi zaio sarri, baina kimikari esker ez balitz nekez lirateke egungo astronomia, biologia, botika, geologia, ingeniaritza, irarkola, medikuntza eta etenbako zerrenda. Inguruan kimikarik nahi ez duenak hobe du zeharo biluzi eta bertan behera geratu. Hori bai, betaurreko, hortzorde eta Arrateko Ama Birjinaren dominarik gabe. Gero bere buruaz zer egin erabaki beharko du, jakina, baina alderdi hau ez da aurten eratuko, are gutxiago "ospatuko".
