Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energia-mota guztiak beharrezko eta denetarik gehiago

Energia-mota guztiak beharrezko eta denetarik gehiago

Amatiño 2011/03/31 00:05
Energia-iturri guztiek –petrolioa nahiz berriztagarriak izan— gero eta eskabide gehiago izango dute hurrengo urteetan. Hau da, oro har, Energiaren Nazioarteko Agentziak 2035 urterako argitara eman berri duen iragarpenik adierazgarriena. Beste modu batez esanda, hurrengo belaunaldiak orain indarrean dauden energia-mota berberak behar izango ditu eta denetatik gehiago.

Energiaren Nazioarteko Agentziaren txostenak dioenez gero, eskari globalaren hazkuntza handiak sekulako eragina izango du energia-iturri guztietan, eta oinarrizko energiaren kontsumo osoaren erdia baino gehiago erregai fosilen bizkar burutuko da.

Petrolio gordinaren eskabideak eta upelaren prezioak gorantza jarraituko dute 2025 urte arte,  nazio suspertu berrien energia-premiek eraginda, India eta Brasil tarteko eta Txina bereziki. Era berean, petrolioak erregai nagusi izaten jarraituko du gutxienik 2035 urte arte.

Horrez gainera, ikatz-eskariak gehituz jarraituko du 2025 urte arte, ordutik aurrera emeki-emeki gutxitzen joateko. Bitartean, Txinaren eskabidearen eraginez, gas naturalaren kontsumoak sekulako urrezko aroa ezagutuko du.

Energia nuklearraren erabilpena ere gehitu egingo omen da. Gaur egungo batez besteko %6tik %8ra pasatuko da 2035 urterako. Aldi berean, berriztagarriak (ur, haize, eguzki, geotermia, biomasa eta itsas-energiak)  hirukoiztu egingo dira 2035 baino lehen. Hain zuzen, Energiaren Nazioarteko Agentziari jaramonik egingo badiogu, energia berriztagarriak gero eta lehiakorragoak izango dira eta bioerregaiak nabarmen gehituko.

Adituek uste dutenez, argindarra izango da mundu guztian zehar azken erabilpeneko energia-motarik usuena. Hala ere, argindar hori ekoizteko gero eta gutxiago erabiliko dira ikatza eta petrolioa, eta gero eta gehiago, berriz, nuklearra eta berriztagarriak.

Munduan zeharreko energia-eskariaren gehikuntza nabarmena ez da etorriko, hala ere, KHEEko nazio aberatsen eskabidez. Izan ere, mundu mailako oinarrizko energiaren  kontsumo-hazkuntza guztiaren %93a herrialde ez garatuen eta suspertu berrien eraginez izango da.

Azkenik, Txina da, 2009tik aurrera, edozein energia-motaren kontsumitzailerik handiena, Estatu Batuen aitzinetik. Eta hurrengo hogeita bost urteetan haren eskaria %75 gehituko da.

Kontsumoa murriztu beharra

Hona 2030 eta 2050 urteetarako eginak dauden bi iragarpenik nagusienak. Goikoa, "indarrean dauden politiken jarraipenaren" arabera. Behekoa, "hartu daitezkeen erabakien" araberakoa. Aurrenari deitzen diote proiekzio "praktikoa edo etsigarria". Bigarrenari, berriz, "utopikoa edo borondatetsua". Datuak aztertzerakoan ez gogoan izan gazta-banaketa soilik, baita euren neurria ere Mtepz (Milioi tona petrolio beste).

joxe
joxe dio:
2011/04/11 19:16

Que puto friki de mierda hijo puta come bergas, lame escrotos

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: