Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Etxeko lanak

Etxeko lanak

Elena Laka 2011/04/04 13:36
Asteleheneko Goiena

Badaukat lagun bat lanetik irteteko orduan beti denbora-pasa  hasi dena. Aitzakia bila ibiltzen da lan-jarduna luzatzeko. Edo behin lantokitik kanpo, hamaika itzulinguru egiten ditu etxeratzeko ordua berandutzeko. Etxean bikotekidea eta alaba bi dauzkala jakinda,  ikusita etxera bueltatzeko erakusten duen gogo urria, susmatzen hasi naiz ez ote dauzkan bikotekidearekin arazoak. Eta behin lanostea luzatzeko garagardo-saio batean, balizko arazoari buruz galdetu diot.

Bikotekidearen arazoak? Ez, ez, oraingoz ez, kontatzen du. Nire arazoak dira zortzi urteko alabaren eskolako lanak. Etxeko lanen aldeko irakasle bat egokitu zaio aurten, eta egunero bidaltzen dizkiote. Eta zerbait ulertzen ez duenean, galdetu egiten dit. Hori larritasuna, zu. Vennen diagramak, poligonoak, hektometroak, haizearen eta atmosferaren definizioak, uraren zikloa... Norberaren buruaren kontrako azterketa bat ematen dute!

Eskolako lanak gurasoen ardura diren ala ez eztabaidatzen hastear ginen, baina nire laguna guraso eta langile ona da, eta nire egitekoa, bera animatzea. Proposatu diot lanostean egunero garagardo-saioa egitea. Guk biok, eta alabaren irakasleak.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.