Libro etxen (Abrekeria)
Luistxonian irakorri leike aitta-semian esperientzia politta, Durangoko bonbardaketian gomuta gogorrak konpartitzen, topau barriko argazki faszista ikaragarrixen harira. Bagdad, Kabul eta Bengasin gaur egunian gertatzen diharduenen moroko esperientzia gogorrak bizi izandako atso-aguriak bizirik dagoz ondiok: egin leikezen errekonozimendu guztiak gitxi izango dira orduko zauri sakonak sendatzeko.
Ba da emoziñoz betetzen naben kantu bat. Pierre Bordazaharre xiberotarrak egindakua da, 1940 hamarkadan, oker ez banago. Dedikatoria hau ipiñi zetsan: “Hegua aldeko eskualdünentako egina.”.
LIBRO ETXEN
1
Abrekeria zer trixtezia horen gatik
Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik
Adin florian ogenik gabe inozentik
Maite beitzüntüdan ô Ama Eskuadi oron gañetik
Errepika
Entzün nezazü «Ama» zure deitzen
Entzün nezazü zure nigarstatzen
Eskualdün Iürretik naie ohiltzen
noiz othe niz sarthüren ni libro etxen?
2
Bai maradikatzen haigü Hitler krimiñela
Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola
Errekaz ixurrazi dereikük gure odola
Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola
3
Ez adiorik o Donostia ta Gernika
Nausi zaharra hasirik beita intzirrika
Ez dakigüla Eskualdün horier haiñ mendeka
Uste beno lehen ez zakion ützül Errepüblika
Izan be, Ipar Euskal Herrixan jeneralian ez zittuezen begi onez hartu Hegoaldeko refujiauak, gorri nahiz abertzale izan. Gaiñera Frantziak jarrera zittala eta doillorra mantendu zeban estadu kolpian aurrian, “tratado de no intervención” haren atxekixan Errepublikiari laguntzia ukatuta eta blokeauta (Italiak eta Alemaniak tratadu horri kasorik egitten ez zetsen bittartian). Testuinguru horretan, asko poztu ninduan euskaldunen artian salbuespenak eta sinpatia keiñuak egon zirala jakitziak, kantu honetan ondo ikusten dan legez. ¡Hego Euskal Herriko afaloste guztietan kantau biharko litzaken kantua, erregular!
Nik “Etxahun 1907-1979” omenaldi diskuan ezagutu neban, Dominika Etxart eta Robert Larrandabürün abots ederretan. Baiña audixua eskuragarri ez dakatenez, etxeko grabaziño txiki honekin konpondu biharko zarie doiñua ikasteko.
¡Hurrengo afarirako ikasitta ekarri!