Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Biaje kontenplatibua

2012/06/19

Etorkiñen eta "bertokuen" muga laiñotsua, eta reflexiño kapilarrak.

Biaje kontenplatibua - Gehiago irakurri

Jubilatuak nerabeak baino ekologistagoak dira

2012/06/17

Gazteek zein adinekoek, denek uste dute gazteria zaharreria baino gehiago arduratzen dela eguneroko ingurumenaz. Baina, antza denez, guztiak daude oker.

Jubilatuak nerabeak baino ekologistagoak dira - Gehiago irakurri

Zaharra berri

2012/06/14

Euskal politikak garai berritan diharduenik ezin uka. Eta ez, soilik, politikagintzak irabazi duelako, oraintsu arte zenbait girotan --arrunt asko eta ezinbesteko bailiren-- erabili ohi ziren terminologiak, mezu-motak eta aldarri-jarioak erabat zaharkitu eta zentzugabetu direlako baino.

Zaharra berri - Gehiago irakurri

Buruz buru

2012/06/12

Lurdes Idoiagakin. Spanielsko erreskaty; PSE-ri bullying kuadrillan; Plaentxiako apopillo etxe ha baiño elastikuagua dan zentso elektorala; Deustoko pake asunto barritzaillia; Frantziako hauteskundietan patinazua (nik). Meriandia: ogi horixak jamoiakin.

Buruz buru - Gehiago irakurri

Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak

2012/06/12

Duela bizpahiru aste ekitaldi bitxi batean parte hartzera gonbidatu ninduten: Euskal Herriko Unibertsitateak Leioako Kanpusean eraiki duen Poesiaren Bidearen inaugurazioan. Arrazoia, antza denez, duela urte batzuk plazaratu nuen “Poesiaren Kontrako Manifestua” izan zen: antolatzaileek, ez galdetu zergatik, nik hura errepikatzea nahi zuten. Ziur aski ez da unerik onena aldarrikapen moduko hau argitara emateko, are gutxiago kontuan hartuta gure artean Nazioarteko Poesia Jaialdi bat ospatu berri dela -antolatzaileek berek, apalki, "munduko gertakizun kultural onenetakoa" izendatu duten hura alegia-, baina, egiazki, sekula ez da Poesiarekin, Arte Goren eta Garai horrekin sartzeko abagunerik egokiena. Beraz, hona hemen, addenda gutxi batzuekin, Leioan irakurri nuen testua.

Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak - Gehiago irakurri

Emak Bakia baita filma egin du Oskar Alegriak

2012/06/12

Mexiko aldean dabil Oskar bere filma aurkezten. Donostian ikusteko aukera izango dugu datorren irailean.

Emak Bakia baita filma egin du Oskar Alegriak - Gehiago irakurri