Jazzaldia eta euskal gazta urdina
Amatiño
2012/07/19 23:55
Iluntzeko 8tan hasi da gaur, Donostiako Zurrioaldean, 47. Jazzaldia. Aldi berean lau agertokitan, lautan gero, ekin zaio Kursaal inguruan aurtengo ekitaldiari. Ilunabar argitsua, jendea ugari, giro ona eta, txosna batean, ustekabean, primerako eta ez ohiko euskal gazta urdina.
Jazzak, beste hainbat musika-motak bezala, bere zale amorratuak ditu. Badut nik Donostiatik mila kilometrora bizi den lehengusina urtero Trinidade plazaraino etorri ohi dena. Ez dut nik esango jazzari darion giro malenkoniatsuak xarma berezirik ez duenik baina, joño, bi mila kilometro ez dira gero ahuntzaren gauerdiko eztula.
Nik, aukeran, Kursaal osteko plazan dagoen txosnan Aiako Ramon Lizeagaren hiruzpalau gazta-mota erosi eta, 14.5 graduko errioxar ardo zindoaz, afari-merienda gozoa egin dut.
Travellin' Brothers Big Band... bizkaitarrak