Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tourra ikusi besterik ez dago

Tourra ikusi besterik ez dago

Amatiño 2012/07/20 22:20
Pobeñako (Muskiz) parrokiak San Nikolas elizako hiru erretaula barrokoak eraberrituko ditu. Aurrekontua 35.500 eurokoa da. Repsol Fundazioak ordainduko ditu 19.500 €, Foru Aldundiak 7.000 eta hiritarrek 9.000, hainbat ekintza, zozketa, jaialdi, txosna eta diru-bilketatan jasoak. Pobeñak sitsak janda zeuden XVIII. mendeko erretaulak iraunaraziko ditu eta, oraingoz, historia ondo amaitu da. Baina, “normalean”, nola konpontzen dira gauza hauek? Frantziako Tourrak bide du erantzunen bat edo beste.
Tourra ikusi besterik ez dago

Eraberritzailea, azalpenetan

Egun hauetan guztiok dugu Tourra telebistaz jarraitzeko aukera eta, txirrindularien gorabeherez gainera, ezin aukera aproposagoa gero Frantziaren edertasunaz jabetzeko.

Hain zuzen ere, Pobeñako elizaren barruan bertako abadeak zera zioen Tourreko irudiez: “zenbat eliza, zein baino zein ederragoak! Eta guztiak berriztatu berriak bailiren”. Bai, denak goitik behera gogotik txukunduak eta eraberrituak, “diruari begiratu barik”, Eibarren esaten dugun legetxe. Baina, Espainia baino dezente laikoagoa den frantses errepublikan, inor gutxi elizara joaten den gizartean, nor arraiok jartzen du dirua?

Lehen eta behingoz jakin behar da, Espainian oraintsu izan den eztabaidaren gainetik, Europako herrialderik gehienetan arrunt samarra dela estatuek ohiko erlijiorik zabalduenen elizei dirulagintza eskaintzea. Erlijio-monumentuak eraberritzeaz europar estaturik gehienak arduratzen dira, Irlandan ez ezik, baita Hungaria, Herbehereak edo Danimarka bezalako herrialde arras berdinezetan ere.

Kasu adierazgarri bi aipatzekotan, Britainia Handiko Erresuma Batuan gobernuak aurrekontuen %40 ezarri ohi du gehienez eta Frantzian, aldiz, %100 baina bi baldintzaz: elizak 1905 urtea baino lehenago behar du eraikia izan eta jabetza… estatuarena berarena.

Eliza askotxoren jabe da nonbait  Frantziako Errepublika. Tourra ikusi besterik ez dago.

Pobeña

Pobeñako hiru erretaulak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: