Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Emakume agintarien soinekoak

Emakume agintarien soinekoak

Elena Laka 2012/07/20 12:47
"Ostiraleko katekorratza" ataleko 5. post txikia. ...edo nola gizon agintari batzuk pentsatzen duten euren uniforme aspergarria arau orokor eta aginte-seinale dela.

Frantziako parlamentuan atzo txistu egin zioten Berdintasun ministro andreari loredun soineko urdin itxi hau janzteagatik.

Soinekoa

 

Antza uda betean alkandora, gorbata eta jaka baino janzten ez dakiten gizon batzuri ez zaie egoki irizten parlamentari bat soineko diskreto batekin janztea.

Euskal Herrian ikusi ditugu andre agintariak soineko edo jantzi eskoteduna, gizon agintari jakadunen ondoan:

EAJ soineko

Bildu soinekoa

 

 

PP soinekoa

Aipatutako hiru kasu hauetan, emakume agintariaren kargua bere ondoko gizon agintariak duena baino apalagoa da.

Zalantza bat sortzen zait. Emakumearen kargua gizonarena baino goragokoa balitz, ezberdintasun hauek ikusiko genituzke jantzietan? Alegia, emakume lehendakari batek soinekoa, eskotea eta besoak bistan erabiliko lituzke gizon kontseilukide jakadunaren ondoan?

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2012/07/21 07:09
Igual ez da kasu berdina, operara joateko erabili zuelako, baina gogoan daukat Angela Merkelen eskotearen kasua: <a href="http://elpais.com/[…]/1208155733_850215.html">El pronunciado escote de Angela Merkel</a>
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera