Telebista = dirua
Hogeita hamar urte beteko dira, datorren urrian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sei lagun bidali gintuela Alemaniara “Management for Television” delako ikastarora. Hamabost egun egon ginen Bad Harzburg-eko bainu-etxeetako batean, goiz eta arratsaldez telebista-zuzendaritzaren hastapenak barneratu gurarik.
Nik neuk behintzat hantxe ikasi nituen telebista-generoaren lau ideia xume bezain ardazle:
1. Telebistan, garrantzitsuena da pantailan agertzen dena, ikusleek ikusten dutena. Bastidore arteko gainerako guztia bigarren mailako da.
2. Telebistan, besteak beste, profesionaltasuna da errutina, eta errutina, profesionaltasuna.
3. Telebistan, bat-batekoak behar du aldez aurreko plangintza.
4. Telebista da garesti-garestia. Telebista publikoak diru asko behar du.
Bad Harzburg-eko sei ikasleak, Alemania bien arteko mugan: Luis Mendizabal eta David Barbero kazetariak, Juan Carlos Loroño teknikaria, Jota Jota Cuadrado erregidorea eta Iñaki Beobide ekoizlea