Blogak
Herri bakoitzean errausgailu bat
2012/02/26Zaborrez beteta gaude eta hala ere inguruan ez dut sentsibilitate handirik nabari. Badirudi oraingoan ere "arazoa konpon diezadatela" dela jendearen erantzuna.
Esako harea-ekaitza
2012/02/26Ia urtero gertatu ohi den fenomenoa ikusi ahal izan da egunotan Esako urtegian. Urik eza, lehortea eta haize zakarra, hirurak elkarrekin aldi berean biltzen direnean sekulako ikuskizuna behatu ahal izaten da: demaseko hondar-hodei andana, basamortuko harea-ekaitza bailitzan. Zenbaitetan, baita tornado gisako zirimolak ere. Azken haize-boladak ez dira inondik ere bortitzenak izan baina, horra:
Guillermo Nagore: hamar hilabetez mundua korritzen #galtzeimer
2012/02/23Kazetari nafar honek La memoria es el camino ekimena abiatuko du martxoaren 18an. Finisterretik Jerusalemera.
Euskal lurralde-senatua indartu nahi
2012/02/23Ez omen dirudi zentzuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoan “lau legebiltzar” izateak, esan du Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak euskal erakundeak “argaltzeko” eta euren arteko “bikoiztasunak” murrizteko Eusko Legebiltzarrak sortu berri duen batzordearen aurrean. Ez omen zentzuzkoa? Ez ote? Non hasten da eta non amaitzen zentzua?
Carlos Mungia tenorearen gomutaz
2012/02/21'Kostaldeko Trena'k jakinerazi didanez Carlos Mungia donostiar tenorea hil da bart, 90 urte zituela. Paperezko komunikabideak geldo samar ibili ziren atzo eta sareari ia egunbete joan zaio konturatu orduko. Nonbait agure zaharra ez da egun lar ezaguna. Nire belaunaldiak, ostera, harekin batera ikasi zuen kantatzen.
Sokolov, onena. Baina ez berbetan
2012/02/19Sokolovek pianoa jo besterik ez du egiten. Jo, onenak bezain ondo jo. Entzun nahi dionak entzun diezaion. Ulertu nahi dionak uler diezaion. Pianojolea da, ez hizlaria. Artista da, ez filosofoa. Sokolovek ez du musikaz baino komunikatzen. Ez dihardu esne-berbetan. Ez du inor ordezkatzen, ez du inor ordezkatzerik nahi. Bera bere burua da, bere arima, bere eskuak, bere atzamarrak... eskola guztien gainetik eta tradizio guztien azpitik.
Steve Jobs desmitifikatuz
2012/02/19Urrian, Steve Jobs Appleren sortzaile eta burua hil zen. Orduan komunikabideek esan zutenari kasu eginez gero, Steve Jobs teknologiaren jenio bat zen, IKTen liberatzaile eta popularizatzailea, informatikaren historian izandako gizonik handiena, eta beste gauza asko gehiago. Baina benetan hainbesteraino al zen? Artikulu hau sinatzen duenaren ustez, Jobsi hainbat merezimendu onartu behar bazaizkio ere, teknologikoki duen meritua, askatzaile-izaera edo informatika bere osotasunean hartuta izan duen eragina ez dira egotzi dizkiotenak bezainbatekoak, ezta gutxiago ere.
