Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bolt-en begirunea

Bolt-en begirunea

Amatiño 2012/08/06 13:23
Usain Boltek urrezko domina bereganatu ostean TVEk jamaikarra zuzenean elkarrizketatzea lortu zuen. Eta zuzeneko elkarrizketan ari zirela, txapeldun olinpiarrak keinuz isilarazi zuen kazetaria, Sanya Richards-en urrearen (400 m.) omenetan Estatu Batuen ereserkia jotzen ari zirela sumatu ahala.

Alboan, ordenadorean murgilduta dudan alabari diotsat: “Begira, ondo hezitako mutila gero, alkarrizketa bertan behera moztu dau Estatu Batuen ereserkiaren begirunez”. Alabak, berriz, burua altxatzeke: “Ez dozu ba zuk beti esaten estatubatuarrak  oso abertzaleak eta formalistak dirala…”. Eta nik: “Bai, baina bera jamaikarra da”.

Ahobero, harroxko eta kanpolarrosa samarra iruditu arren, errespetutsua gero gure Usain. Ez dut nik uste inguru honetan askok egingo zukeenik beste horrenbeste inoren ereserkiaren ohorez... ezta, hainbatek, norberarenaren begirunez ere.

usain-bolt

Usain Bolt

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: