Blogak
haize berria liburutegietan
2012/03/27Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura diputatu Ikerne Badiolak Euskal Liburutegi Nazionalaren alde.
Lerroburuak ala burulerroak?
2012/03/25Jose Migel Barandiaran aitajaunak esan ohi zuen izenik duen oro izan badela nonbait. Eta, seguraski, Euskadi Irratiaren albiste-faktorian behin eta berriz errepikatu ohi dituzten “lerroburuak” izan ere izango dira izenaren jabe, auskalo zelan asmatzea batere samurra ez den arren.
Loarre vs Bolea
2012/03/23Egungo bake santuaren arabera nekez antzeman daitekeen arren, orain mila urte inguru bi zibilizazioren arteko muga gorria zen Loarre eta Bolea artean. Hegoaldean, musulmanen Buleya (Calagurris Fibularia) gotorlekua. Aurrez aurre berriz, iparraldean, nafarren Lobarre gaztelu ahaltsua. Mila urte geroago biek diraute, elkarren ondoan, turisten gozamenerako baino ez bada ere.
Henrike Knörr oroitu bai, jaramonik ez
2012/03/21Hiru mende behar izan ditu Espainiar Akademiak euskara omentzeko eta hainbat hamarkada, berriz, Alderdi Popularrak, Jose Ignacio Wert ministroaren eskutik, gogoan hartzeko. Eta, giro honetan, batzuok eta besteok oroitarazi nahi izan dute, gozoki, Henrike Knörr zenaren elkar-bizikidetza. Oroitarazi bai, baina Henrike Knörr-ek nahi lituzkeenak bete ez. Ez PPek eta ez PSEk. Atzo Andres Urrutia euskaltzainburuak Eusko Legebiltzarrean egindako salaketa lekuko.
Ba al duzue Obabako Testiguen berri?
2012/03/21Literatura. Trailerra. Añorga. Hilean behin. Martxoaren 22tik aurrera.
Footballista
2012/03/19Besterik dirudien arren, ez da Eibarko euskara, japonieraz baino. Edo hobeto esan, japonieraz edo, baina latindar alfabetoz idatzia. Antza denez, kirol-aldizkariren bat da.
Atauriko mutilaren haserrealdia
2012/03/18Ez da gero erraz ulertzekoa zer dela-eta bere erreskateagatik ezer ordaindu beharrik izan ez duen eskalatzaile federatuak horrelako arinkeriak esan dituen. Gure Atauriko mutila haserre dago nonbait. Bere buruarekin haserre. Pasatuko zaio.
Abiadura moteltzen denean...
2012/03/18Ostegunera arte astea azkar joan zen. Ostiraletik aurrera, berriz, motel. Eta orduan gehiago erreparatzen diozu begi aurrean duzunari.
