Blogak
Zaharra berri
2012/06/14Euskal politikak garai berritan diharduenik ezin uka. Eta ez, soilik, politikagintzak irabazi duelako, oraintsu arte zenbait girotan --arrunt asko eta ezinbesteko bailiren-- erabili ohi ziren terminologiak, mezu-motak eta aldarri-jarioak erabat zaharkitu eta zentzugabetu direlako baino.
Buruz buru
2012/06/12Lurdes Idoiagakin. Spanielsko erreskaty; PSE-ri bullying kuadrillan; Plaentxiako apopillo etxe ha baiño elastikuagua dan zentso elektorala; Deustoko pake asunto barritzaillia; Frantziako hauteskundietan patinazua (nik). Meriandia: ogi horixak jamoiakin.
Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak
2012/06/12Duela bizpahiru aste ekitaldi bitxi batean parte hartzera gonbidatu ninduten: Euskal Herriko Unibertsitateak Leioako Kanpusean eraiki duen Poesiaren Bidearen inaugurazioan. Arrazoia, antza denez, duela urte batzuk plazaratu nuen “Poesiaren Kontrako Manifestua” izan zen: antolatzaileek, ez galdetu zergatik, nik hura errepikatzea nahi zuten. Ziur aski ez da unerik onena aldarrikapen moduko hau argitara emateko, are gutxiago kontuan hartuta gure artean Nazioarteko Poesia Jaialdi bat ospatu berri dela -antolatzaileek berek, apalki, "munduko gertakizun kultural onenetakoa" izendatu duten hura alegia-, baina, egiazki, sekula ez da Poesiarekin, Arte Goren eta Garai horrekin sartzeko abagunerik egokiena. Beraz, hona hemen, addenda gutxi batzuekin, Leioan irakurri nuen testua.
Emak Bakia baita filma egin du Oskar Alegriak
2012/06/12Mexiko aldean dabil Oskar bere filma aurkezten. Donostian ikusteko aukera izango dugu datorren irailean.
Eibarko Udalak Ermuko txaranga kontratatu du danborradarako, Ustekabe beharrean
2012/06/1111 urtez Eibarko Ustekabe fanfarreak Umeen danborrada jo ondoren, Kultura saileko buruak Ermuko Irulitxa ekartzea erabaki du. Bi aldiz joko du Irulitxak Eibarren.
Erlatibidadia
2012/06/11"Usaiñ ona" eta "usaiñ txarra" kontzeptuak nahastatzen diran puntuan. Alfa eta omega.
Social networks killed the RSS star?
2012/06/10Web 2.0 delakoaren arrakastaren gakoetako bat RSSak izan ziren: komunikabide, blog eta webgune ugariren jarraipena errazten duen teknologia, norberaren gustuko gaien informazio-iturri pertsonalizatua osatzeko aukera ematen duena. Hala ere, erabiltzaile-kopuru urria igo zen olatu horretara, sare sozialetan dabilen jendearekin konparatzen badugu. Horregatik, askok aspaldi jo dituzte RSSen hil-kanpaiak, baina bizi-bizirik jarraitzen dute. Eta ikusteko dago sare sozialek iraungo ote luketen RSSak existituko ez balira.
