Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arantzazu, erti-leku

Arantzazu, erti-leku

Amatiño 2012/08/30 12:55
Zalantzaren bat edo beste bazen, hasi aurretik, Ara Malikianek eta Kepa Junkerak zein neurritan joko ote zuten elkarrekin, baina berehala uxatu ziren ezbaiak. Ezin esan gero, artista biek atzo iluntzeko arantzazuar saioa dezente prestatu ez zutenik edo elkarren senak gurutzatzen ausartu ez zirenik. Arantzazu, “amets-kabi, erti-leku”.
Arantzazu, erti-leku

Ara Malikian eta Kepa Junkera

Hala ere, ez nuke ankerregi azaldu nahi jaialdia armeniarrak salbatu zuela esango banu. Umorea (hainbat txantxa inoiz aurretik entzun izan diogun arren), unerik gorena (Sarasateren “Euskal gutizia”) eta entzulearekiko begirunea (bankuarteko joan-etorria) biolin-jotzaileak jarri zituen eta, behar bada, bilbotarrak baino eskuzabalago jokatu zuen, beste dimentsio bateko artista izan arren.

Malikianen aldean, Junkera motzegia da, gehiegi errepikatzen da, ohiko malabarismoetan galtzen, eta, Arantzazun, euskararik jakin ez izana larregi (eta larriegi) nabarmendu zitzaion.

Aldarea 650

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: