Itzaltzuko barduan kondaira zirraragarrixa
Ez jaukaat ikusittako pelikulen gaiñian ezer idazteko ohitturarik, baiña gaurkua apartekua izan dok. Ez dok militantzia edo euskaltzaletasun asuntuakin lotuta (azken urtietan nahikua epel najabik alde horretatik), ez bada eze kulturalki eta artistikoki goi maillako produktua begittantzen jatalako. Zine aretotik urtetzen niharduala, atzera sartu eta pelikulia barriro ikusteko gogoz nenguala somau juat, eta hori oso seiñale argixa dok neretako.
Gustau jatan lehelengo gauzia bisualtasuna izan dok: Asisko Urmenetan marrazkixak marka berezi bat jaukek, bere pertsonai zatarrak batez be, eta indar haundixa emoten jetsek marrazki bizidunei. Ezohizko teknikiakin animauta, kolore landutakuak... momentu batzutan zine “errealeko” argazkilari onenen maillara aillegatzen dok.
Hizkuntzia be oso landuta jagok, eta XIII gizaldiko Naparruako berbeta-saltsia irudikatzeko balixo jok: alde horretatik ekoizliak egindako biharra hobeto ezagutu nahiko najeukek, baiña hori lortu artian probisionalki latiña, erromantze nafarra, okzitanua, eta euskalki bat baiño gehixago identifikau dittudazela esango neuke –azpitituluak eskertzen dittuk-. Doiñuak be oso naturalak dittuk –bikoiztaille taldia, txapela kentzeko morokua- eta biharbada hauxe dok interesgarrixena, eta pelikulia barriro ikusteko goguan motibo nagusiña.
Honek guztionek karga dramatiko itzala emoten jetsak. Aurretik irabazittako publikua be ba nintzuan, hori be esan biharra jagok, aspaldi nenbixalako Itzaltzuko barduan historixia ezagutu nahixan. Benito Lertxundin musikia baiño ez najeukan erreferentziatzat, eta jakiña, harek etxok historixa osua kontatzen, parte batzu baiño. Historixia brutala dok guztiz –aro mediebalari fidela-, momentu batzutan oso sakon jotzen dabena, pertsonajiak oso ondo landuta dagoz, ez dittuk arketipo sinpliak...
XIII gizaldiko antolakuntza soziala be agertzen dok, zeharka bada be, eta interesgarrixa dok podere-taldien arteko konpetentzia jokua: hor agertzen dittuk Orreaga eta Itzaltzuko nekazari eta abeltzaiñak, eskurik esku pasatzen ganauak lez. Oiñ Naparruako erregia, oiñ Roncesvalleseko abadiak, oiñ Zangotzako Merinua, oiñ bidelapurrak... esandako lez, hori ez da historixian muiña naiña gehixago jakitzeko gogua pizten jok.
Duda barik nagusixak gozatzeko egindako pelikulia dok, alde batetik; baiña umiak be ba zeguazen, Niko tartian (4 urte) eta han egon dira ixa ordu ta erdixan pantallara begira, hárekin be funtzionatzen daben seiñalia hau be.
Ahal dotenian etxerako erosiko juat -ia DVD-n extra asko sartzen dittuezen-. Zorionak Juanjo eta ekipua.