Blogak
Ez da Neptunoren mendekua, fisika hutsa baino
2014/02/09Gipuzkoar itsasbazterreko XVI. mendetik XX. arteko 109 grabatu, litografia, marrazki eta margolan biltzen dira Donostiako Untzi Museoak* ondoko sei hilabetean eskainiko duen erakusketan. Auskalo zein izan zen bilduma hau osatzeko orduan museo-zuzendaritzak gogoan izan zuen xedea baina, ezin uka gero, inauguratu bezain laster gertatutako itsasekaitz zakarrek inork sumatzen ez zuen ikuspegia erakarri ahal izan dutela.
Barne Produktu Gordinarekiko I+G gasturik handiena, Debabarrenan
2014/02/07Euskal Autonomia Erkidego osoan Debabarrena (%4,88) izan zen, tokian tokiko Barne Produktu Gordinaren arabera, I+G arloan gehien inbertitu zuen eskualdea, 2012 urtean. Ondotik, Debagoiena (%4,60), Goierria (%3,20) eta Donostialdea (%2,67), lauak gipuzkoarrak. Lurraldeka, Gipuzkoan egindako ezarpena %2,71 izan zen, Bizkaian %1,90 eta Araban %1,66. Oro har, EAEan, %2,71. Europar Batasunean (EU-28), berriz, %2,06 eta, Espainian, %1,30.
PressPausePlay
2014/02/05"Azken hamarkadako iraultza digitalak pertsonen sormen ahalmena eta talentua piztu du..."
Eibarko Oteiza sariak
2014/02/04Eibarko Udalak urtero eman ohi ditu “Oteiza Sariak” edo, hobeto esan, Eibarren kokaturik dagoen Oteizaren eskulturaren hainbat kopia zabaldu ohi ditu saritzat edo aitorpentzat.
