Cake in the frakes'
Hanburgesa gozuak! Osasunerako onenak ez dirazela jakinda be, gustora irunsten jittuadaz nik. Halako liburu-kleenexak be bardin.
Nere ustez erreza izango litzakek (eginda ez badago behintzat) bestseller iparramerikarren erretratu-robota egittia: umetako drama familiarren aurrekarixak (tratu txarrak eta alkoholismua, barrena) + ume xaloen ahalmen mugagabea terrore bildurgarrixenei aurre egitteko + ahalmen paranormal pizkatxo bat (ez larregi) + zoramenian ertzeko aluzinaziñuak (aurrekuakin lotuta eta ezin-oso-ondo-bereiztuta) + Vietnam + komentario umoretsuak egoerarik larrixenetan + baltz kanpetxanuak = 3 pisuko hanburgesa gozo gozua, ketchupa darixola. Oso ondo pasau dot, egixa esan, eta 4 egunian “garbittu” dittudaz 652 pajinak.
Hori bai, liburu osua pasau juat biki siniestruak noiz agertuko (bildur gehixen emoten zestan irudixa –nahiz eta pelikulia ikusi ez doten, eta nahi bez-). Hara nun amaittu eta gero jakitzen doten liburuan ez dirazela agertzen: 1980ko pelikularako Kubrickek gauza pillo bat aldatu ei jittuan. Gaiñera, esango najeukek liburuak ez dabela hainbeste “susto” emoten; 217 gelako hildako andria, esate baterako, ez dok liburu erdiraiñok agertzen, eta geroko momorruak be ez dittuk hain-hain-hain bildurgarrixak. Bueno, pizkat bai :-) Nik, badaezpada, egunotan 20:00etatik aurrera beste liburu batzu hartzen egon nok, gabian ez kikiltzeko!
EGUNERAKETA: nik ikusiko ez badot be, hamen dakazue The Shining (1980) ikusteko aukeria, bertsiño orijinalian eta euskerazko azpitituluekin.