Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Gipuzkoako ijitoak 1899an

Gipuzkoako ijitoak 1899an

Oier Gorosabel 2014/09/21 08:10
Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean.
Gipuzkoako ijitoak 1899an

Kautera familia bat Euskal Herrian.

Ramon Soraluzek artikulu asko sinatu zituen Euskal-Erria aldizkarian 1895 eta 1902 artean, batez ere baserri munduarekin lotuak. (1) Gutxi dakigu hari buruz; Nicolas Soraluze eta Josefa Bollaren 12 seme-alabetatik bat izan zela dirudi (elizako errejistroetan, 1800 eta 1900 artean Soraluze abizeneko familia bakarra dago Donostian), zehazki Ramon-Pedro-Julio-Eusebio-Victor izenekoa, 1866an jaioa. Hemerotekan (2) Ramon Soraluze Bolla abokatua izan zela ikus dezakegu: 1900 urtean Donostiako Epaitegian bere lehen kasua eraman zuen; 1901ean fiskal izendatua izan zen, eta bulegoa Prim kaleko 17garrenean zuen. Aldizkarietan karlista zela diote, eta irakaskuntzan ere aritu zen: besteak beste, Elementos de química general izeneko liburua sinatu zuen 1895ean (3) eta 1915ean Donostiako Institutuan Nekazaritza katedratikoa izendatu zuten. (4) 1918ko irailaren 7an hil zen. (5)

Aurreko baten Galarrako kobazuloa esploratzen agertu zitzaigun Soraluze. (6) Oraingoan, berriz, Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean.

Aurreiritziak aurreiritzi, idazlan honetan erromintxelei buruzko datu hauek ditugu:
•    Ijitua berbaren parekotzat ematen du asiaganbaria hitza.
•    Haien jantzi arruntak zeintzuk ziren diosku: panazko prakak eta brusa urdina, gizonek; emakumeek, berriz, painelu horia eta mantoia.
•    Euskaldunak direla dio, euskalki bereziarekin (nafar-lapurtarra seguraski)
•    Nomadak izan arren, tarteka bilerak adosten dituzte herri desberdinetan.
•    Gipuzkoa eta Bizkaiko ijitoen artean foruei (¿?) buruzko desadostasuna omen dago.
•    Gipuzkoako ijitoen burua Bonifacio izeneko bat izan zen aintzinan; gero, Matias; eta azkenaldian Benigno deritzona, bere portaerarekin ijitoentzat fama txarragoa ekarri omen duena.

Ijitoak baskoekin nahasteko joera naturala da; eta gaur egunean nekez igar daiteke haien ondorengoen jatorri etnikoa. Hau, zalantzarik gabe, mesedegarria da bazterkeria ekiditen duen neurrian, baina tamalez galera kulturala ere ekarri du. Zorionez, bada geratzen den apurra jagoteko lan egiten duen jenderik. (7)

(1)  Auñamendi Entziklopedia. Ramón Soraluce. http://www.euskomedia.org/aunamendi/109457
(2)  Hemeroteka. Donostia Kultura. http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu
(3)  BiblioETeca. http://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/escritor/ramon-soraluce-y-bolla
 (4) Revista General de Enseñanza y Bellas Artes. 1915-XI-1. http://tinyurl.com/ojjs62o
 (5) San Telmo Museoko aktak. 1918-IX-30. http://tinyurl.com/kmtwpga
(6)  SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia. Eta gure iruzkinekin, hemen: http://saguzarrak.blogspot.com.es/2014/09/galarrako-koba-1899ko-kronika.html
 (7) Wikipedia. Erromintxel. http://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel

PDF dokumentua hemen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019