Blogak
Euskal Herriaren mesedetan, omen.
2015/08/08Hamabost urte ETAk Jose Mari Korta erail zuela lantegi-atarian. Bertako langileek galdetu zioten orduan ETAri, zergatik izan ote zitekeen eraso hura Euskal Herriaren onetan. Ez zuten, ordea, erantzunik jaso. Hamabost urte geroago galderak tinko dirau, baita erantzunik ezak ere.
Suzuko Ainhoa Tamura ohorezko euskaltzaina hil da
2015/08/07Astelehenean hil zen, Tokion, 81 urte zituela, Suzuko Tamura, japoniar hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina. Bederatzi hizkuntza zekizkian, euskara-eskolak eman zituen Tokioko unibertsitatean jubilatu arte eta, besteak beste, euskarazko lehen liburua (Linguae Vasconum Primitiae. Etxepare, 1545) japonieraz itzuli.
Kamarero faltan
2015/08/06Gipuzkoan, ekainaren 30eko azken datuen arabera, %26,1 adina da lanik eza 16 urtetik 29ra bitarteko gazteen artean. Aldi berean, abuztuaren lehen astean, Debako plaza erdi-erdian, honako txartel honek dirau, egunak joan eta egunak etorri: “Hace falta camarero (a)”.
Andra Mari abesbatza, demasa, urbitsetan
2015/08/03Musika-zaletasuna eragiten duten kontzertu horietakoa, bart, Donostiako Musika Hamabostaldiaren lehen asteburuan. Hayden-en Re maiorreko 93. Sinfonia, batetik, eta Mozart-en Do minorreko Meza Nagusia, bestetik. Sekulakoak gero, bata zein bestea, eta demasak, Mahler Chamber Orchestra eta Andra Mari Abesbatza, Manfred Honeck zuzendariaren batutapean.
Adarrak iñori bai, baiña norbere buruan...
2015/08/02D’ANNUNZIO, Gabriele. 1892. El inocente. Ed. Aguilar, Madrid 1948.
Euskaldunok galdutako lehen auzia
2015/07/31Orain bi mila urte luze, euskaldunen, iberiarren eta zeltiberiarren arteko muga zegoen egungo Zaragozatik hogei kilometrora. Eta, hain zuzen ere, hiruki horren bihotzean gertatu zen euskal historian barrena gaur ezagutzen den (gure?) epaiketarik zaharrena. Galdu egin genuen.
Igorreko graffiti freskua
2015/07/30Euskera asuntuan asko gustatzen jaku hilleta jotzia, eta marketing txarra da hori. Ez dot esaten fiestan eta ijiji ajajan ibilli bihar garanik beti –leku batzutan egoeria ona ez danian, gaiñera-, ez bada eze gure mezua “saltzeko” hobiak izaten dirala mezu positibuak. Asko gustau jata, adibidez, Gorbeiarako bidian nindoiala, Igorren topautako pintada hau.
Ip
2015/07/29Ip zaio izena. Ip baino ez da, Canfranc gainean, 2.115 metrotan dagoen iboia, Pirinioetako aintzira. Auskalo zein ote izen labur horren jatorria baina, urrutiegi joan beharrik gabe, ezin gero ahaztu ip/ib sustraiari dariokeen ur-zentzua, ibai, ibar, ibi eta iboi bera kasu.
