Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Tardigradoak, uretako hartz geldo txikiak

Tardigradoak, uretako hartz geldo txikiak

Asier Sarasua 2015/12/20 07:55

Txiki-txikitatik liluratu izan naute gure inguruan bizi diren izaki txiki guztiek, euren itxurak, adaptazio naturalak, espezializazioak, fenologiak,... Betidanik gogoratzen ditut zoologiako liburuak nire apaletan, animalia espezieen fitxak mahai-gainean, Gerald Durrellen ibilerak gogoan, etxostean harrapatutako zizare, ugaratxo eta txirtxilak gelako leihoan.

Behin unibertsitatean ikasketak hasita, animalia arraro eta zirraragarriagoak ere hasi ziren agertzen apunteetan: sipunkulidoak, rotiferoak, priapulidoak, onikoforoak, pogonoforoak,... eta nire faboritoak: tardigradoak (tira, onikoforoekin ex aequo; onikoforoak ere potxolada bat dira).

Izaki igerilari eta mikroskopikoak dira (0,1 - 1,5 mm) eta igerilariak; gorputza segmentuz osatuta daukate eta 8 hanka dituzte. 1773an deskribatu zuten lehenengoa eta uretako hartz txiki goitizena jarri zioten, bere itxura dela eta. Izenak ibiltari geldoa esan nahi du, horrela mugitzen baitira uretan, geldo-geldo.

Munduko ia edozein lekutan bizi diren arren (tropikoetatik hasi, eta itsaso sakon, lurmutur edo Himalayako tontorretaraino), Tardigrado gehientsuenak landareen gainean sortzen den ur-geruzan bizi dira, eurentzat ozeano zabal diren garo eta odolkien (sic) gaineko ur-tantetan. 

Hala ere, esan bezala, ia edonon bizi daitezke, extremofiloak baitira. Presio ikaragarria jasan dezakete, edozein tenperaturatan bizi (-200ºC-tik 150ºCra), erradiazio izugarriak pairatu, eta deshidratazioa ere gainditzen dute (10 urte egon daitezke deshidratatuta, ezer jan barik, eta gero berpiztu). Pentsa zelako gogorrak diren, kanpo espazioan ere bizirik iraun dezaketela! (ez da beste animaliarik ezagutzen kanpo espazioko balditzak jasateko gai denik). Hau da, kopin itxura horren atzean, munduko animaliarik gogorrenak aurkituko ditugu.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz