Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Gurutze Gorriaren euskal memoria

2015/06/23

Enrique Samaniego (Donostia, 1934) –Kirurgia Kardiobaskularraz zein Angiologiaz medikua eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartekidea— hamasei urtez izan da (1999-2015) Gipuzkoako Gurutze Gorriaren lehendakaria. Berea da “La Cruz Roja: Memoria y Paz” bilduma, ustekabean harrapatzen zaituen liburu azpimarragarri horietakoa.

Gurutze Gorriaren euskal memoria - Gehiago irakurri

Edukia da giltza eta maratila

2015/06/20

Ideia gutxi eta tresneria asko. Hau da, llabur-llabur, komunikazioaren gaineko ikastaro eta jardunaldietan, gero eta gehiago sumatzen den nolabaiteko formula. Besteak beste, formula antzua, nik uste, teknologiak lagundu badezake ere, ez baitu sekula komunikazioaren muina ordezkatuko.

Edukia da giltza eta maratila - Gehiago irakurri

Aita (Madina) Gurea

2015/06/17

Orfeoi Donostiarraz eta, besteak beste, Aita Madinaren “Aita Gurea” otoitzaz amaitu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2014-2015 denboraldia. Oñatiarraren lau minutuok osatzen dute, behar bada, euskal eresirik ospetsuena nazioarteko musika-arloan, gurean edozenbatek ezagutu ez arren.

Aita (Madina) Gurea - Gehiago irakurri

Futbolaren betekada

2015/06/17

2015eko ekainaren 12an Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako kolaborazioa

Futbolaren betekada - Gehiago irakurri

Jabi Ostekue

2015/06/16

Aurreko baten, AMAREN Kontsumitzaile Elkarteko kide batzuk egunpasarako bildu giñan. Urtian behin halakuak egitten saiatzen gara, izan be, bestela gutako askok ez dogu alkar ezagutzen (dendan ordutegi desbardiñetan gabizelako). Orduan, inguruko basarrittarrei bisittia egitteko aprobetxatzen dogu, dendako generua nundik datorren ezagutzeko eta ekoizliekin harremana pizkat estutzeko.

Jabi Ostekue - Gehiago irakurri

XVII. mendeko frantziskotar pilotariak

2015/06/14

Atzo, San Antonio egunez, Sasiolako eliza zaharra urtean behingoagatik ireki zen, auzoko herritarrak mezatara deitu eta, ostean, txorizo muturra zein erroskilak eskaini. Pilotarik ez, ordea, Sasiola bera pilota-jokoaren habia izan arren.

XVII. mendeko frantziskotar pilotariak - Gehiago irakurri