Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ladina

Ladina

Amatiño 2016/03/03 23:05
Taxilariak ez du bere ama-hizkuntza, ladina, saltzeko. Etxean ez omen dute besterik hitzegiten, lehen mailako eskolan lantzen dute, irratirik badute eta baita astekaria ere “La usc di ladins" (Ladinen ahotsa), non, besteak beste, eskelak eta lan-eskaintzak ere biltzeko gauza diren. 40.000 lagun baino ez dira, Bolzanon, Italiako probintziarik autonomoenean; BPGrik aberatsenean; Unescok Gizateriaren Ondaretzat jo duen europar eremu eskiagarririk handienean; paradisuetako batean.

Goizean goizo, emakume bi eta hiru gizonezko, bostok ere adintsu samarrak, elkarrekin goaz, taxian, ahalik eta goiztiarren Marmoledako teleferikoa hartu nahian. Pozarren goaz, baina urduri-edo, 3.300 metrotik (Rocca gailurra) eskiatzen jaitsi nahia ez baita eguneroko egitasmoa. Halakoren batean gidariak irratia jarri eta inoiz entzun gabeko hizkuntza eman digu aditzera. Germanieraz oguzitako latina dirudi edo, behar bada, italiera, alemaniarrek ahoskatua. Ze hizkera ote? galdetzen diogu txoferrari, eta berak erantzun: ladina.

Ladina da, Venetoko furlanaz (edo friulanaz) eta Suitzako erromantxeraz batera, Adriatikotik Alpeetaraino Erromatar Inperioaren ostean nagusitu zen hizkuntza. Gaur egun, asko jota, 700.000 lagunek edo hitzegiten dutena. Gehienek, 600.000, furlanez, eta gutxi batzuk baino ez, erromantxeraz eta ladinez, 40.000 bana.

Ladina, Adige Garaia edo Hego Tirol aldean hitzegiten da gehien bat, Bolzanoko probintzia autonomoan. Hiriburuan italiera da nagusi, probintzian alemana eta Dolomitetako haranetan (Unescoren Gizateriaren Ondare), berriz, ladina. Guztira, esan bezala, 40.000 baino ez dira ladinez mintzo direnak, baina hitzegiten den 54 eskualde txikietan hizkuntza ofiziala da, eta erabat nagusia (%90 inguru, batez beste) bertokoen artean.

Taxilariak ez du bere hizkuntza saltzeko. Etxean ez omen dute besterik hitzegiten, lehen mailako eskolan lantzen dute, irratirik badute eta baita aldizkari bat ere, “La usc di ladins" (Ladinen ahotsa), non, besteak beste, hil-agirien eta lanpostu-eskaintzen berri biltzen duten.

Ladin2

Gaur egun, Suitzatik Adriatikora bitarteko Alpeen inguruan, erromantxerak, ladinak eta friulanak baino ez diraute

.

Euskal baserrian, behetik gora, korta eta biltegia barrenean, ganbara goian eta, tartean, etxebizitza diren arren, ladin-baserria ezker-eskuinez bitan banatzen da: alde batean dena da etxebizitza eta bestean, ordea, ataritik teilatura bitarteko lantokia.

Marmolada

Marmoleda (3.309 m.),  sekula eskiatzen jaitsi dudan gailurrik gorena

LaUSCdiladins

"La usc di ladins"  (Ladinen ahotsa) astekariaren otsailaren 19ko alea.

...oooOooo...

Oharra: Elhuyar zein Labayru hiztegietan eta Wikipedian "ladino" adiera  agertzen den arren euskaraz, nik uste dut gurean "ladin" behar duela izan, hain zuzen ere ladinez, latinez eta frantsesez den bezalaxe.  Munduko hizkuntzen amaraunak "ladinera" dio. Eta, nazioa adierazteko, "Ladinia" baino, segurutik "Ladin-herria" jatorrago.

Luistxo
Luistxo dio:
2016/03/10 14:12
20. mendeko jenio musikal miresgarrienetako baten ama hizkuntza ere bai: Giorgio Moroder, disco musikaren definitzaile eta maisua, Urtijein sortua da.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: