Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Berriztarra (Lekeitio)

Berriztarra (Lekeitio)

Oier Gorosabel 2016/03/05 10:20
Umetan, sarri juaten giñan bertara –aitta halako zulo illunen zalia zan-, eta lanbro artian orduko errekuerdo bizixak dakadaz: Joxen goxotasuna; banderilla pikantiak, estraza papel gaiñian zerbitzatuta; mostradorian formika jaspeau berdia; barrika arteko illuntasun bildurgarrixa; ardau minduan eta upel zaharren usaiña...
Berriztarra (Lekeitio)

Berriztarraneko irudixa, Piñupe taberna barrixian. Irudixa: Kiñuka.

Aittitta Txiki elkartekuak aspaldittik dabiz Lekittoko argazki zaharrak biltzeko txindurri-lanian. Erakusketa monografikuak antolatzen dittuez: umiak... arrantzaliak... kirola... eta jentiari horri buruzko argazki zaharrak ekartzeko eskatzen detse, eskaneatzeko; gaiñera, bertan dagon jentia identifikatzen be saiatzen dira, erakusketetan ikusliei galdetuta. Ekimen txalogarri honekin artxibo politta osatzen dabiz.

Halan, azken erakusketian gaixa “tabernak” izan da. Betiko lez, bertatik bueltia emon neban umiekin, gaztetan ezagututako azken taberna zaharren irudixak ikusi nahixan. Nere faborituenetako bat topau neban: sanpedropeko Kai Gane. Halan be, bestia faltan bota neban: Berriztarra. Meabe arduradunari be galdetu netsan, eta hango argazkirik ez zekela erantzun zestan; horregaittik hartu neban hain sorpresa atsegiña atzo, Piñupe Hoteleko taberna barrixan sartu eta paretian Berriztarraneko argazkixa topau nebanian.

Antza danez, euren alabiak lagatako argazkixa da. Hormia dekoratzeko anpliaziñua Kiñukakuak egindakua da. Bertan Joxe gaztetan ikusi geinke, bodegako mostradore printzipalian. Betiko lez, mahoizko jantzitta; upelak nik gogoratzen nittuan moduan dagoz; eta esango neuke atzeko afixetako batzu be (“Gorostiaga y Goitisolo” etabar) ezagutu nittuala, urtiekin eta kedarrakin horittuta.

Askotan gogoratu izan naiz beti Berriztarraneko taberniakin. Umetan, sarri juaten giñan bertara –aitta halako zulo illunen zalia zan-, eta lanbro artian orduko errekuerdo bizixak dakadaz: Joxen goxotasuna (poliki-poliki egitten zeban berba, abots leunez, txikituak xentimo erdi igotzen zebanian be, bezeruari ixa-ixa barkamena eskatzen...); banderilla pikantiak, estraza papel gaiñian zerbitzatuta; mostradorian formika jaspeau berdia; barrika arteko illuntasun bildurgarrixa; ardau minduan eta upel zaharren usaiña...

Behiñ koskortuta, gurasuen ondotik hegan egin eta gero be, bertara juaten jarraittu neban baiña beste plan batian: amak 5 litroko gantxillakin bialtzen ninduan, ardaua ekartzera. Joxek “kuartillo” neurrixakin betetzen ziharduala, nik lokalan barrukaldeko txokua ikusten neban: upel artian jarrileku batzu zeguazen, mahai txiki baten inguruan, fluoreszente argi motela illuntasuna ozta-oztan argitzen; gizon zaharren biltokixa izaten zan hori.

80 hamarkadan amaieria izango zan hori, eta handik gitxira itxi zeben. Andra-gizonak jubilauko ziran kontizu, eta arau barrixekin bodega ha ez zeguan kondiziño horretan mantentzerik. Nik 17 bat urte izango nittuan dana barriztau eta “Berriz” izeneko tabernia zabaldu zebenian; parranda latzen sasoia izan zan neretako, eta han barruan nenguala xelebria izaten zan lehengo bodega zaharra gogoratzia.

Harrezkero, esandako moduan, askotan ekarri izan dot gogora taberniori. Bereziki azken urte bixan, Bixkokalian biharrian hasi naizenetik, auzoko jentiak kontatzen destazelako hango gauzak. Adibidez, hau ez nekixan: horman gasolina “dispentsadore” moduko bat ei zekan, txiskeruak betetzeko. Norberak zabaltzen zeban txorrua eta (artian antigoteo sistemak ez ziran esistitzen) operaziñua normalian lurrian botatako gasolina-parrastadiakin amaitzen zan. Sasoi hartan tabernetan zigarro-mutxikiñak eta posporuak lurrera botatzen zirala kontuan hartuta, harrigarrixa da egurrezko etxe hartan sekulan ezebe ez gertatu izana...

etiketak: ,
Bittor
Bittor dio:
2017/02/02 16:59
"Bixkokalian" irakurtzea sentzazio ederra ekarrik dit, halantxerik zelako txikitan kale horren izena
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2017/02/02 17:36
Pozten naiz Bittor! Nere gustuko kalia da, diskreto-diskretua eta katuz beteta ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019