Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Entrenatze aldera

Entrenatze aldera

Amatiño 2016/03/09 19:55
“Decir que España es indisoluble o que el pueblo vasco tiene derecho a decidir son actos performativos y no constatación de hechos, aspiraciones legítimas y no derechos innegociables” (Daniel Innerarity, “La política en tiempos de indignación”. Galaxia Gutenberg, 2015).

Negoziatzeko orduan arazoa da, ordea, Espainia zatiezina dela uste dutenen eta Euskal Herria erabakitzeko eskubidearen jabe dela pentsatzen dutenen arteko oreka ez dagoela erdian. Batetik, lehenengoek bide erdia baino gehiago dutelako egina euren alde, hainbat mende luzetan; eta, bestetik, bigarrengoek, historian zehar dezente beranduago ibiltzeaz gainera, ez dutelako batere garbi zer arraio egin beharko luketen orain. Ez dute behintzat esaten, agirian, zehatz-mehatz.

Euskal esparru politikoa bat bakarra balitz (Quebec, Eskozia edo Katalunia bezala) eta erabakitzeko eskubidearen aldekoak nabarmen nagusi balira behin eta berriz, tira… Baina euskal gizartea hiru eremu politikotan banatua badago eta, gainera, hiruetatik bitan edo, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ez baldin bada, oraingoz bederen, aukera nagusia…

Nik ez diot inori ukatuko Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko ahaleginik baina, bitartean, aldez aurretik, bidea errazte aldera baino ez bada ere, entrenatze modura, hauteskundeak irabazten hasiko bagina?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: