Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Berriztarra (Lekeitio)

2016/03/05

Umetan, sarri juaten giñan bertara –aitta halako zulo illunen zalia zan-, eta lanbro artian orduko errekuerdo bizixak dakadaz: Joxen goxotasuna; banderilla pikantiak, estraza papel gaiñian zerbitzatuta; mostradorian formika jaspeau berdia; barrika arteko illuntasun bildurgarrixa; ardau minduan eta upel zaharren usaiña...

Berriztarra (Lekeitio) - Gehiago irakurri

Modaz pasatako hitzak: fina, alferra...

2016/03/04

Modako hitzek zerbait esan ohi digute gure garaiaz eta gizarteaz. Zerbait, edo asko. Eta modaz pasatakoek ere bai. Aurreko batean ohartu nintzen, txikia nintzela, nire inguruan, irainik larriena, euskaraz, "alferra" zela, gaur ia entzuten ez den hitza, edo askoz gutxiago behintzat. Kontrara, norbait goraipatzeko hitzik gorena ia "fina" izango zen, seguru asko. Lana, langilea, lantokia bizitzaren muinean zeuden garai horri dagokio, bete-betean, "Gaueko zaintzailea" eleberria ere.

Modaz pasatako hitzak: fina, alferra... - Gehiago irakurri

Ladina

2016/03/03

Taxilariak ez du bere ama-hizkuntza, ladina, saltzeko. Etxean ez omen dute besterik hitzegiten, lehen mailako eskolan lantzen dute, irratirik badute eta baita astekaria ere “La usc di ladins" (Ladinen ahotsa), non, besteak beste, eskelak eta lan-eskaintzak ere biltzeko gauza diren. 40.000 lagun baino ez dira, Bolzanon, Italiako probintziarik autonomoenean; BPGrik aberatsenean; Unescok Gizateriaren Ondaretzat jo duen europar eremu eskiagarririk handienean; paradisuetako batean.

Ladina - Gehiago irakurri

I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa: kronika txiki bat

2016/03/03

Joan den asteburuan ospatu da Busturian I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa. Mugarri bat. Lehenengo aldiz elkartu gara gure inguruko txorizale guztiak gure zaletasun (eta batzuentzat lanbide) den honetaz berba egiteko. Ondo antolatutako jardunaldiak izan dira, alderdi pertsonaletik oso aberasgarri, eta komunitatearentzat ere, nire uste apalean, urrats handi bat.

I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa: kronika txiki bat - Gehiago irakurri

Cortazarren itzal luzea

2016/03/03

102 urte Julio Cortázar jaio zela, 32 hil zela, eta 53 haren liburu ospetsuena ("Rayuela" eleberria, nahiz seguru asko ipuinak hobeak diren) kaleratu zela. Ez dago data biribilik artikulu baten aitzakia izateko, baina argentinarraren itzal luzea gogorarazi dit oraintxe argitaratu berri den euskal nobela batek: "Hauts haietatik", Unai Villenarena.

Cortazarren itzal luzea - Gehiago irakurri

Txillardegiren borroka abertzalea

2016/03/01

Pako Sudupek liburu berria atera du: "Txillardegiren borroka abertzalea", Jose Luis Alvarez Enparantzaren biografia politiko bat. Gaur ez dut liburua komentatuko, azala baizik.

Txillardegiren borroka abertzalea - Gehiago irakurri

Estrogenodunentzat

2016/02/29

Oscar sariek badute, bart gauetik, irabazlerik. Baita galtzailerik ere. Eta, behar bada, “Carol” da galtzailerik nabarmenenetakoa, sei nominaziotik bat bera ere ez baitu bereganatu. Nago, hala ere, Todd Haynes zuzendariak eta Cate Blanchett zein Rooney Mara aktoresek zertxobait merezi zutela. Estrogeno gehiegi ote?

Estrogenodunentzat - Gehiago irakurri

Morts pour la patrie

2016/02/29

PERUARENA ANSA, Mikel. 2014. Su zelaiak. Susa.

Morts pour la patrie - Gehiago irakurri

Xabiroi 39

2016/02/28

Ohiko edukiez gain, kolaboratzaile eta sail berriak dakartza

Xabiroi 39 - Gehiago irakurri