Blogak
Gurea, goooooooool… inorena, gola
2017/01/24Euskadi Irratiak zuzenean eskaini ohi dituen futbol-partidak entzun baino ez dago konturatzeko, oro har, bi eratako golak izaten direla partidetan. Kanpoko taldeek hemengoei sartzen dizkietenak golak dira, goibelak eta laburrak. Euskal taldeetako jokalariek egiten dituztenak, ordea, gooooooooooool… ozenak eta luzeak. Baina bada beste bereizkuntza nabarmen bat ere: inorena gol mugatua izaten da, gola; gurea, aldiz, gol mugagabea, gol.
Sentimendu fosilak
2017/01/22Gaur kartzelan ezagututako euskal preso politiko batekin gurutzatu naiz. Ez nau ezagutu, noski: berak pila bat urte egin ditu barruan, eta nire moduko makinatxo bat ikusiko zituen bere denboran. Halere, ziur nago kasu egin izan banio adeitsuki hartuko ninduela. Zergatik ez diot ezer esan?
Energia-iturrien banaketa
2017/01/21Energia berriro ere garestitu da. Europako laugarren energiarik garestiena dugu, gure buruaren kaltetan. Hainbat hiritarrentzat, energiaren faktura gero eta ordainezinagoa gertatzen zaielako. Enpresarik gehienentzat, berriz, oinarrizko gastuak gehitu eta lehiakortasuna murrizten dielako nazioarteko merkatuan.
Marteko euskara
2017/01/20#MadalenakKafesnetan 3. atala: Kafesnea "café con leche" edo "café au lait" denean.
Beltzek ez dute ezertarako balio
2017/01/18'Eguna' astekarian argitaratu zen, 1986an, txiste edo izkirimiri “orlegi” hau. Erreskatatzea erabaki dut, zalantza bi sortarazi dizkidalako. Batetik, orain argitaratuko ote litzatekeen… Eta, bestetik, egun ez ote darion xenofobia-kiratsik. Bai, egia da inor barregarri geratzekotan, zuria dela harroena, astakirtenik handiena eta ezertarako balio ez duena, baina, zer gerta ere, hizkera ez da, agian, aproposena, gaurko balioen arabera.
