Blogak
Santo Kristo Hilzorikoa, berriro Bergaran
2018/02/23Bergarako Santo Kristoa, Juan de la Mesa eskultore barrokoaren irudi polikromaturik baliotsuena, berriro ere dago Ariznoako San Pedro elizaren korupeko kaperan, azken lau mendeetan egon den leku berberean. Merezi du sartu-irtenen bat. Ezin esan, behintzat, urruti dagoenik, garestia denik edo aterpean ez dagoenik.
Gallastegik, 100 urte
2018/02/20Datorren domekan ehun urte beteko dittu Migel Gallastegi pelotari eibartarrak. Gallastegi, eskuz-eskuko txapelduna izan zan, hiru bidar, oin dala hirurogeita hamar urte inguru, eta ez zeban laugarren txapelik irabazi, ez zittualako antolatzaileen diru-eskeintzak onartu.
Kroaziako blogari «donostiarra»
2018/02/18Italiatik abiatuta, udan Esloveniatik eta Kroaziatik barrena ibili ginen. Istrian aita donostiarra zuen Quebec-eko François-ekin egin genuen topo. Kasualitatez.
Eibarko industria iturburuaren lekuko
2018/02/16Amaia Acha-Orbea (Hasiberria), Iñaki Garmendia (Urteko enpresa) eta José Antonio Jainaga (Ibilbidea) enpresariek jaso zituzten aurreko astelehenean, Bilbon, El Correo egunkariak eta Sabadell banketxeak elkarrekin sortutako “Euskadi Avanza” sariak. Hirutik bi, Eibarko industria-iturburuaren lekuko. Kasualitate hutsa ote? Ez dut uste.
