Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Iñigo Korapillos

Iñigo Korapillos

Oier Gorosabel 2019/01/27 08:45
ARANBARRI, Iñigo. 2018. Munduko tokirik ederrena. Susa CC-BY-SA.

Esan izan detsat iñoiz Aranbarriri: “idazkera korapillotsua jaukak!”. Ño, bestiok ez dakitt, baiña nik, ondiok askotan espainolez pentsatzen doten honek, 3-4 bidar irakorri bihar izaten dittudaz esaldi asko, zer kristo esan daben ulertzeko. Bistan da morroiak, buruan, konstrukziño itzalak egitten dittuana, gero bra! idazkera espontaneuan botatzen dittuanak, eskuak emon ahala. Trabes egingo neuke hala izaten dala gaiñera, bra! bota eta gero berak “Halaxe atera baduk, atera duk! Ez zioat kanbiatuko”. Galdetukotsat hurrenguan.

Izan be, gauza bi kontuan hartu bihar dira hamen: irakorketa korapillotsuak irakorketa bera luzatzen dau, bai; baiña era berian liburua oso ondo dago! Bertan kontautako ipoiñ asko (bere lehen ipoiñ liburua ei da), interesgarrixak diraz. Horretara, meheia danez, irakorketa erreza izan ezkeriok, aittiaren baten amaittuko litzake! Hain zuzen be, ezaugarri honek ipoin-forum baterako oso aproposak bihurtzen dittu (aittu, irakorle klubak!). Zentzu horretan, Iñigon idazkeriorrek mesede egitten dau, eta barkatuko detsagu! Ego te absolvo in nomine patri...

Halan be, Iñigo, jode, markia dok gero, ipoin bakotxa andriakin komentau biharra (hau ba, hire zale inkondizionala dok, eta nik baiño askoz be buru argixagua ulermen gaittasunian) ipoiñan harixa ulertzen laguntzeko! Hori, gaiñera, askotan deskubritzeko, ustez ulertu dittudazen ipoiñ askoren traman dana aldrebes ulertu dotela!! Azpeitiko bodorriyora datorren madero frantziarrana, edo “The Moon”eko jabiena, azkena. Flashak, flashak, flashak, eta flashen arteko bereizketa barik; azkenian narradoria zein dan jakin bez, ezta zeiñengaittik dabillen be! Trama, nudo desenlace! Ikasgai hori emoebenian, hik klasetik “pando” egin heban ala?? Eta halan be, kabroi hori, liburua gustau jatak...

Baiña txarrena badakik zer dan?? Egunotan aldizkari baterako speleo artikulua idazten nabillela, eta nahi barik, eskuak hire moduko esaldi korapillatsuetara juaten jatazela! Kontrolatzen ahalegindu bihar: “Zientzia, zientzia, zientzia! Literatura ez!”.

Kaletik harrapatzen bahaut... ikusikok! Ipoiñ guztiak esplikau biakostazak. :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024